Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transzendental (orobat traszendental g.er. eta trazendental g.er.) 1 izond ondorio erabakigarriak dituena; garrantzizkoa, gorabehera handikoa.

Eta zoriontasun material eta ez materialari buruzko eztabaida transzendentala alde batera utziz -eztabaida horretan ere begi-bistakoa da mendebaldeko etnozentrismoa kritikatzen duten zenbaiten artean aurreiritzirik-, argi dago egoera hori neurtu egin daitekeela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

Lehendabiziko aitortzan buruz ikasita zeraman, guztiz gauza transzendentala bailitzan, bere bekatu guztien zerrenda.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

Niri dagokidanez, nire bizitzako unerik bitxienetakoa, transzendentalenetakoa izan zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 263. orr.

Zoriontasun material eta ez materialari buruzko eztabaida transzendentala alde batera utziz [...] argi dago egoera hori neurtu egin daitekeela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

2 transzendentea.

Arteak gizartearen premia bati erantzuten dio; premia horrek premia erlijiosoarekin, sakratuarekin zerikusia zuen hasieran, baina gizakiaren egoera "gainditu" nahia, esperientzia, ezagutza transzendental bat lortu nahia du beti erroan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Gizartean edozein jarrera ez dela betiko itxia, ezin dela transzendental bihurtu, azken batean, anbiguotasuna nahitaezko duela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Hori bera gertatu zaio ETAren abertzaletasunari: Hainbat hilketen ondoren, ETAren abertzaletasun transzendental sakrifiziozale horretan fedea galdu genuen euskaldun ia denok.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.

Laino batean egin zuten Ronda kaletik lokalerainokoa, egoera transzendental batean, mundutik at, Olinpoan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.

3 (filosofian) esperientziaren aurreko balditza bat adierazten edo gauzatzen duena.

Eredu kantiarra: paradigma idealista (eta horren eztabaida; "Idealista"ren ordez "transzendentala" esan daiteke).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.

Kantenari Idealismo Transzendentala esaten zaion moduan, Hegelenari Idealismo Absolutua esan ohi zaio: Kantek Lehen Filosofia ezagutzaren teoriara ekarri bazuen, Hegelek berriro metafisikara itzuli du -orain metafisika "Logika" da-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.

Sen onaren ikuspuntutik, gogoarekiko independente diren objektuak existitzen direla dioenari Kantek errealista transzendentala esaten dio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Zeren, ongi begiratuta, zoria kausaren gabetasuna ez dela ikus dezakegu, horren transzendentiza baizik: zoria kausa transzendentala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Osagai hauek ez dira apriorizko ezagutza hutsez soilik arduratzen den Filosofia transzendentalaren multzokoak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 301. orr.

Ez begiespen enpirikoek ezta hutsek ere arrazoimena bide ikusgarrian atxikitzen ez dutenean, hots, bere erabilera transzendentalean adigai soilen arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Arrazoimen hutsaren kritika bi zatik osatzen dute aurkibideak dioenaren arabera: osagaien irakaspen transzendentalak eta metodoaren irakaspen transzendentalak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Arrazoimen hutsak erabilera transzendentalean matematikoan lortu duen adina arrakastaz eta oinarrizkotasunez heda daitekeela itxaroten du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Aurkakotasun hau Kantek osagaien irakaspenaren barnean jasotzen du, zeinak Estetika transzendentala izena duen sentimenaren eta begiespenaren teoria batekin hasiz Logika transzendentala izena jasotzen duen pentsatzearen edo adimenaren teoria batekin jarraitzen duen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Ea objektu transzendental batek zer antolaera duen, hots, bera zer ote den, galdekizunari ezin zaio erantzunik eman.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 299. orr.

Filosofian kontu garbia da aspaldi, Descartesekin hasi, Kanten subjektu transzendentalarekin jarraitu, mundua eraikuntza dela, pentsamenduak eraikitzen duela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 150. orr.

Joera dago, beraz, Nietzsche filosofia transzendentalaren ikuspegitik interpretatzeko eta bere genealogia jatorriaren bilakuntzaren egitasmo baten mailara jaitsarazteko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 20. orr.

Pentsalari kristau horrek, Aristotelesek ez bezala, guztien ongia muga transzendental baten mende jarri zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.

4 irud/hed

Hogeita sei edo hogeita zortzi liburu idatzi zituela, guztiak ere asperdura transzendentalezko aharrausi moduan zabaltzen direnak, dena eskas duen mundu baten aurrean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adigai transzendental (7); erabilera transzendental (5); erabilera transzendental soila (4); esakune transzendental (6); filosofia transzendental (3); froga transzendental (3); idealismo transzendental (4); ideia transzendental (13); ideia transzendental ororen (3); irakaspen transzendental (3); itxura transzendental (7); lege transzendental (4); logika transzendental (4); objektu transzendental (12); objektu transzendental gisa (3); oinarri esakune transzendental (3); subjektu transzendental (4)

adigai transzendentala (4); analitika transzendentala (6); batasun transzendentala (4); dedukzio transzendentala (10); dialektika transzendentala (9)

erabilera transzendentala (10); esakune transzendentala (3); estetika transzendentala (5); ezagutza transzendentala (3); filosofia transzendentala (7)

idealismo transzendentala (5); idealtasun transzendentala (3); ideia transzendentala (7); irakaspen transzendentala (4); itxura transzendentala (3); kausa transzendentala (3); logika transzendentala (6); logika transzendentala izena (3)

objektu transzendentala (12); oinarri transzendentala (5); sintesi transzendentala (3); subjektu transzendentala (4); teologia transzendentala (4)

adigai transzendentalak (5); analitika transzendentalak (4); esakune transzendentalak (3); estetika transzendentalak (6); filosofia transzendentalak (4); ideia transzendentalak (7); logika transzendentalak (4); objektu transzendentalak (4); printzipio transzendentalak (3)

analitika transzendentalaren (6); dialektika transzendentalaren (11); estetika transzendentalaren (6); filosofia transzendentalaren (10); irakaspen transzendentalaren (12); juzgamenaren irakaspen transzendentalaren (3); logika transzendentalaren (9); metodoaren irakaspen transzendentalaren (4); osagaien irakaspen transzendentalaren (3); psikologia transzendentalaren (3)

ilosofia transzendentalari (5)

adiera transzendentalean (9); analitika transzendentalean (6); dialektika transzendentalean (4); erabilera transzendentalean (9); estetika transzendentalean (7); filosofia transzendentalean (5); zentzu transzendentalean (4)

ideia transzendentalek (3)

adigai transzendentalen (3); ideia transzendentalen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus