Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argazkiaren angelu batean, haragia erretzeko parrilla ikusten da, dena ketan, eta, haren atzean, erreka jaio berriaren ur transparentea eta harri leunez osatutako hondoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.
Suediarra edo islandiarra ematen zuen andre gazte bat kale kantoi batean zegoen zira transparente batekin eta argazki makina bat eskuetan zuela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Neskak itxura ona ematen zion lehengusuari, galtzerdi transparenteak jantzita joaten baitzen beti eta permanentea egiten baitzuen ilean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 224. orr.
Montura transparenteko betaurrekoak erabiltzen zituen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 262. orr.
Gainetik teilatu zehargi edo transparentea ezarririk, argi naturala sar erazten diote erakustokiari erdi erditik eta gune horretatik pasatu behar da parte batetik bestera joateko. Herria 2001-06-21
Haren begi urdin-urdin, ia transparenteen begirada. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 8. orr.
Hortik landa, ez zaituzte ikusten, "transparentea" bilakatzen zara, eta ez dizute ikus zaitzaten uzten. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 162. orr.