Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transnazional (orobat trasnazional g.er.) 1 izond nazioen gaindikoa.

Globalizazioak kapitalismoari bere sorburuko asmoa berriz eman baino ez dio egiten: transnazionala da nazioartekoa baino areago; mugak eta estatuak, usadioak eta nazioak ezabatzen ditu, gauza oro balioaren lege bakarraren mende jartzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 58. orr.

Arasur plataformaren ekimen logistikoa «garraio talde transnazionalen mesederako» izango dela ziurtatu du Hiruk, Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Ekoizpena oinarri transnazionalen gainean antolatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.

Estatuarteko logika gainditzera jotzen du, eta sare transnazionalen logika ipini nahi du haren lekuan. sistema neoliberalak garrantzi handiagoa ematen dio kapital transnazionalari, indigenen eskubideei baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Nazioarteko lana eta ingurugiro arauak eta legeak gobernuek ezarri behar dituzte, ez enpresa transnazionalen kontsortzioek eta bere kontulariek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 249. orr.

Enpresa multinazional edo transnazionalak dira globalizazio prozesuaren agente gidari nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 203. orr.

Patenteak eta jabetza intelektualaren gaineko eskubideak arautzeko erakunde nazional eta transnazionalak daude.  Berria - Gaiak   2006-04-13

Nazioarteko merkatuetako elkartrukeen barneratzea erabaki-hartze unitate bakarrean, hots, korporazio transnazionala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 240. orr.

2 (izen gisa) enpresa transnazionala.

Kultibo konbentzionalak transnazionalek hertsaturiko monopolioen oreka galarazten laguntzen du baina nekazariaren, ingurugiroaren eta beste hainbaten hondamendi ekonomikoa dakar.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.

Boliviako gas erreserbek transnazionalen esku egoten jarraitzen dute.  Berria - Mundua   2004-07-17

Transnazionalen diru sarrerak, hainbat kasuetan, herrialdeenak baino handiagoak dira: General Motors enpresa erraldoiaren 1995 urteko salmenta zifra, konparazio baterako, 169 herrialdeen NPGa baino handiagoa izan zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 241. orr.

Transnazionalek atzerrian inbertitzeko arrazoiak ugaritu egin dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

Transnazionalek, beren erabaki ahalmenaren bidez, estatuen araudiei muzin egiteko gero eta aukera handiagoa dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Nazioarteko ekonomia 40.000 transnazionalek dominatzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 240. orr.

Machou Corporation Inc., feminismoaren aurrerapausoei kontra egiteko sortutako transnazionala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.

3 nazio bat baino gehiago hartzen duena.

Eskubideen aitortza eta babesa nazio-estatu bakoitzaren barruan ez ezik maila transnazionalean ere antolatu behar da».  Berria - Harian   2006-03-02

Eskualde transnazionalek pixkanaka nazio estatuak ordezkatzea bilatzen baitu estrategia horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Gutxi gara euskaldunak, baina, besarkada horren ondoren, nahikoa eta sobera izango gara hizkuntza eta kultura eta komunitate transnazional baliagarri bat osatzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enpresa transnazional (5)

enpresa transnazionalen (6); transnazionalen esku (6); transnazionalen esku uzteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus