Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transmititu, transmiti, transmititzen (orobat transmitidu g.er. eta trasmititu g.er.) 1 du ad zerbait leku batetik bestera igorri, helarazi edo hedarazi. (seinaleak, uhinak, indarra eta kidekoak)

Askoz presio handiagoak aplikatu behar dira soinu bibrazioak transmititzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Korronte elektriko bitxi batek transmititzen du nerbio bulkada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Ioien mugimenduaren bidez transmititzen da seinalea, modu korapilatsu baina eraginkorrean, segundoko ehun metro inguruko abiaduran.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Axoia hainbat adarretan banatzen da bere azken muturrean, eta adar horietatik transmititzen da seinalea ondoko neuronetara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.

Erretina bera ere, informazioa, interpretatu gabe, puntuz puntu transmititzen zuen halako errele soil samar bat bezala ulertzen zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

Zelula hartzaileetatik irteten diren seinaleek datu-prozesaketa bat pasatzen dute lehenik; gero, garunera transmititzen dira, usaimen-nerbioaren 50.000 zuntzetan zehar.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Giza gorputzak fisikoki garraiatzea eskatzen ez zuten komunikabideak sortu eta abian jarri ziren, telegrafo, telefono eta, irrati bidez, haririk gabeko transmisioen -ikus nahiz entzutekoen- forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Korrontearen indarra handituz edo gutxituz, informazio asko transmititu dezake ingeniari elektronikoak kable batetik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

XIX. mende erdi aldera, Morse jaunaren alfabeto sistema erabiltzen hasi zireneko, datu meteorologikoak igortzeko eta transmititzeko bidea urratu zen bertatik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 52. orr.

2 (hizkuntzak, kultura-edukiak eta kideoak)

Ene aitzinekoek sekulan ez baitute "soka moztu", hizkuntza beti transmititu baita gure familian.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 143. orr.

Euskara familia bidez transmititzeak duen garrantzia gizarteratzeko eta guraso euskaldunak sentsibilizatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Zer esaten dugun bezain garrantzitsua dela nola transmititzen dugun.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 108. orr.

Jakitate gehientsuenak ahoz transmititzen ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.

Ahoz nahiz idatziz, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den denboraren altzoan babestutako kultur ondarea. Irakaskuntza eta ikerkuntza, bada, alde batetik, eta jakintza mantentzea, sortzea eta transmititzea, bestetik, dira unibertsitatearen ezaugarriak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.

Balio batzuk transmititu zizkiguten: erlijioarenak, obedientziarenak, tradizioarenak...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Eskoletan transmititu beharreko kultura Espainiako eta Frantziako gobernuek zehaztu dutela nabarmendu Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Mahayana mundu indikotik sinikora transmititu zen, bi gizarteak elkarren aurka inoiz gerran jardun gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Gogotik saiatu dira ulertu dutena ahalik eta ilunen transmititzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 36. orr.

Kodeetan [...] biltzen diren arauak, balioak, jarraibideak eta rolak transmititu dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 293. orr.

Gurasoek eta apaizek transmititu zizkioten gizarte tradizionaleko eskemak ez diote ezertarako balio.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 281. orr.

Zer bereizgarri inkontziente transmititu zizkidaten gurasoek berak ohartu gabe?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.

Itzala berritzen-edo dugu hizkuntzarekin, eta geografia hori transmitituko diegu datozen belaunaldiei, bertan itzala berritzen jarrai dezaten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 163. orr.

Mezua ez baita mezu ezer transmititu ezean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 249. orr.

3 (sentimenak eta kidekoak)

Bere gorpuzkera mugitzean indarra eta segurtasuna transmititzen zituen. Barruan horma zuri-beltzek seriotasuna transmititzen dute.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 176. orr.

Kasete higatuan, jendeak arruntasunaren poza transmititzen segitzen du.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 210. orr.

Pertsona bat maite duzunean eta haren azala sentitzen duzunean [...] azaldu ezinezko sentimendu bat transmititzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 67. orr.

Ez dago irudikatzerik koadroak transmititu nahi duen zorionarena baino geldotasun handiagorik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 144. orr.

Telefonoak butxaturik edo hondaturik daude, eta ezin dute transmititu, bere dentsitatean, oraingoz behintzat desegiten ari zen Izakia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 104. orr.

Haren gorputzak eta aurpegiak ez dute garai bateko erotismoa transmititzen.  Berria - Kultura   2004-08-06

Gauza batzuk ezin dira transmititu edo ezin dira kontatu oraindik, formulatu gabe daudelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 194. orr.

4 (bestelakoak)

Autore eskubideetan enpresei ez zaielako benetako jabetzarik lagatzen edo besterentzen, transmititzen, erabilera-lizentzia zehatza baino.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Biktima nortasuna ADNarekin transmititzen da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 137. orr.

Herentzia geneetan transmititzen dena baino askoz zabalagoa da, eta faktore epigenetikoek eragin handia dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Lortutako ezaugarriek ez dute inola ere organismoan eraginik eta ez dira herentziaz transmititzen, jendeak uste ohi zuen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 126. orr.

Hemakromatosi hereditarioa genetikoki transmititzen den gaitz ohikoenetako bat da.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Nola transmititzen da hiesaren birusa?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Lortutako ezaugarriek ez dute inola ere organismoan eraginik eta ez dira herentziaz transmititzen, jendeak uste ohi zuen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

transmititzeko gai (3); transmititzeko gaitasuna (3)

bidez transmititzen (3); konfiantza transmititzen (3); nola transmititzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus