Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transmisio (orobat transmizio g.er. eta trasmisio g.er.) 1 iz transmititzea. (seinale, uhin, indar eta kidekoena)

Transmisioen zentroko bunkerraren ateetan itsasoko ertzain bi zeuden.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 22. orr.

Noizbait, ordea, kolpetxo batzuk identifikatu nituen, puntu-puntu-puntu-marra-puntu-marra, transmisio baten bukaerakoak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 213. orr.

Egun haietan -uda amaiera-, tenis lehiaketa baten transmisioak zeuden etengabe, eta, nahiz kirol hura oso gustukoa ez izan, hari begira pasatu nuen denbora.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 234. orr.

Transmisioak irrati-amateurrentzako 145.990 FM MHz frekuentzian zabalduko dira, VHF bandan.  Berria - Gaiak   2006-02-05

Ikus kirol-sekuentziak bere Kameraduna filmean, telebistako transmisioetako slomo-aren aitzindari direla esango liratekeenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

Transmisioen arduraduna ninduan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 338. orr.

Etengabe aldatzen den transmisioari esker, abiadura maila askotan indar guztia emateko gai da makina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Badira pertsonak behar diren muskuluak nahierara uzkurtzen dituztenak eta 30 dB inguruko murrizketa egiteko gai direnak maiztasun apaleko soinuaren transmisioan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.

Substantzia horietarikoren bat gorputzean sartzen bada, eten egiten da nerbio-bulkaden transmisioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

2 (seinale, uhin, indar eta kidekoena, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zen haren albisterik etorri, agian gure transmisio sistema guztiak Sollube inguruetako guda-zelaietara eta haren aurreko itsasgainekoetara adi zeudelako.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 100. orr.

Baina esadak, transmititu zitekek transmisio torreta birrindu diatenean?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

Obus batek pareta zulatu, eta hauts hodei bat hedatu zen transmisio aretoan, den-dena lausotuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.

Transmisio-buruaren bulego atea -tuneletako batean egindako zuloa- zabalik zegoen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 22. orr.

Ozeanoz haraindiko transmisioetan edo satelite bidezko komunikazioetan arreta jarriz gero, kontuan hartu behar da informazioak leku batetik beste batera joateko behar duen denbora.  Berria - Harian   2005-02-11

3 (seinale, uhin, indar eta kidekoena, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zertifikata erdietsia zuelakoan irrati-transmisioetara bideratu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 243. orr.

Astronauta jantzi zahar bat jarri dute Lurraren inguruan biraka, irrati transmisiorako.  Berria - Gaiak   2006-02-05

Ordutik hona, data-transmisioen abiadura izugarri garatu da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.

4 (hizkuntza, kultura-eduki eta kideoena)

Horrek [...] gurasoek hizkuntza guztietan egiten duten hizkuntzaren transmisio naturalaren prozesua hautsi du.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 154. orr.

Belaunaldi berrietara bertsolaritzaren transmisioa ziurtatzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

Transmisio horretan zenbaterainoko garrantzia du irakasleak?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 104. orr.

Transmisio bat dago, inolaz ere ez pedagogia bat.  Berria - Kultura   2004-09-10

Familia bidezko transmisioa goratzen dute gaur egungo pedagogo, psikologo eta bestelako apaiz laikoek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 86. orr.

Gizaldiz gizaldiko transmisio hori -gaurko gure indoeuropartze azkarraren beste hitz fetitxeetako bat da hau, "transmisioa" [...]- ahalik eta gutxien transmititzean oinarritu da nonbait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 117. orr.

Ipar Euskal Herrian izugarri apaldu dira euskararen ezagutza, erabilera eta transmisioa.  Berria - Kultura   2004-02-28

Beste ikastolak bezala funtsean, euskara eta frantsesa ikasteko guneak baino gehiago izan nahi luke, transmisio kulturala ere bermatuz.  Herria   2005-05-26

Kamino-bazter eta zangetan tiroz hildakoen historia inoiz ofizialdu gabekoak istorio bilakatuta iritsi zaizkigu maiz, ahozko transmisioaren kateari esker.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Baina ahoz ahoko transmisioa izan zuten ipuin hauek XIV. mende arte ez ziren idatzi.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 10. orr.

Kirol eta jarduera askotan gertatzen da gurasoengandik seme-alabenganako transmisioa.  Berria - Kirola   2006-01-27

5 (hizkuntza, kultura-eduki eta kideoena, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herri kulturaren transmisio bideak ikertzeko, eragiteko eta gauzatzeko.  Berria - Harian   2006-04-05

Gazteek ez dakite beren etxe izenaren erran nahia ere: familiako transmisio katea hautsia da.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.

Herri indigena gehienetan kultura eta jakintza ahoz zabaltzen da, eta transmisio lan hori emakumeek betetzen dute gehienetan.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Zeharkaldia behar bezala burutu denean, elizaren transmisio-zerbitzuan "ernaldiaren" ondoren "erditzealdia" dator.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

Hezkuntza arautuan baino modu sakonagoan lantzen da bertsolaritza bertso eskoletan, eta transmisio gune nagusia bihurtu da azken hamarkadetan.  Berria - Kultura   2006-03-11

Gizarte-gorputz emisore batean ezarri den kultur ereduak gizarte-gorputz hartzaile batean berresteko duen joera da, transmisio-prozesuan banatu egin diren kultur elementu osagarriak bildu eta elkartuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Gurutzatuek Sirian egindako aldi bateko konkistak eta, are gehiago, Sizilia eta Andaluziako konkista iraunkorragoak [...] beste horrenbeste transmisio-estazio bilakatu ziren, hauen bidez komunikatu zitzaizkiolarik Erdi Aroko Mendebaldeko Kristandadeari hilzorian zegoen mundu siriakoko altxor espiritualak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Praktikan, politika neoliberalaren transmisio uhal baino ez dira, zerbitzu publikoa suntsitzen laguntzen dutenak eta zerbitzu sozialen pribatizatzea sustatzen dutenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.

CNIk eta El Mundo-k «lehen unetik beretik atentatuei buruzko informazioa faltsutu, nahastu eta gezurra esan zuten, eta Aznarren gobernuak abiatutako makinariarentzat transmisio uhalarena egin zuten».  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

6 (hizkuntza, kultura-eduki eta kideoena, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hizkuntza transmisioa hautsi da erabat.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Euskal hiztunak ez ziren konturatu hizkuntza ahozko tradizioa bezalako kultur transmisio bati lotuta iraunarazten bazuten, ahultzen eta gizartean eragina galtzen ari zena, hizkuntza ere ahuldu eta eragingabetu egingo zela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 289. orr.

Bertsolaritzaren kultur proiektua, hiru ardatzetan marrazten da: belaunaldi-transmisioa, hedapenaren antolaketa eta dokumentazioa-ikerketa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.

7 (ondasunena)

Frantziako Iraultzak askatasunak aldarrikatu zituen, denok berdinak garela oroitaraziz, nahiz berdintasun horrek ere [...] ondorio txarrak izan zituen, Euskal Herrian bertan, iparraldean, etxearen ondasunen ohiko transmisio bideak itxiz eta pobrezia ekarriz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 173. orr.

Maiz erregeek berek ere askietsi egiten zuten zetroaz transmisio sinple bat egitea, San Mauroren bizitzan ageri denez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 297. orr.

8 (bestelakoena)

Antikontzeptibo modura oso eraginkorra izateaz gain, transmisio sexualeko gaitzen kontra ere oso egokia da [kondoia].  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 89. orr.

Gaur egun badakigu hiesak [...] bere transmisio bideak dituela, eta bide horiek berdin-berdin daudela jarduera heterosexualetan zein homosexualetan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

9 makina eta motorretan puntu batetik bestera indarra eramateko mekanismoa.

Motorren eta transmisioen burrunba motela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.

10 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Joko transmisio kate bat sortzea da nire nahia, hots, dinamikoa, sortzailea.  Berria - Kirola   2004-09-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus