Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lazarragaren eskuizkribuaren transkripzioa Interneten jarri du Susak. Berria - Kultura 2004-05-28
Heriotza zigorra gainean zuten presoek azken egunetan edo azken orduetan idatzitako eskutitzen transkripzioak makinaz eginda daude "Abertzaletasunaren Agiritegia"-ren zigilua daramaten paperetan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 81. orr.
Libretan agertzen diren zirriborroak txosten horien transkripzioak balira? Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.
Gaur badakigu testu idatzia ez dela hizketaren transkripzio hutsa, eta funtsezko aldea dagoela bien artean. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 11. orr.
Transkripzioa «ia hutsean paleografikoa» da. Berria - Kultura 2004-05-28
· Musikaren transkripzioa egin eta gero antzeko liburuak bilatzen hasi zen. Berria - Kultura 2004-06-11
1935 eta 1936ko txapelketetako transkripzioak dudakoak dira, baina 1960az geroztikako txapelketetako bertsoak fidelki jasoak daude. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.
Egilearen nahiari jarraitu diogu, era berean, zinten transkripzioa egiterakoan, eta ahozko izaerari atxikitzen saiatu gara. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 10. orr.
Transkripzio fonetikoa, ortografiaren mugak gaindituz, ahoskera islatzeko asmoz sortu zen. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.
Transkripzio [fonetiko] laxoa eta transkripzio zehatza bereizten dira maiz eskuliburuetan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.
Galdeketa egiteko unean grabaziorik ez egitea, mintzatutakoaz hitzez hitzeko transkripziorik ez hartzea eta deklarazioa ateak itxirik egitea hitzartu zuen Gobernuak ikerketa batzordearekin. Berria - Mundua 2004-04-30
Transkripzio sistema bakoitzak gehiago edo gutxiago erabiltzen ditu ikur lagungarriok. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 64. orr.
Transkripzio sistema guztiek ez dituzte ikur berak erabiltzen. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.
Seguru asko izen-aldaketa transkripzio-errua da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1139. orr.
· Bertsolarien doinuen solfeo-transkripzioak urrun daude oso bertsolariak doinu horiek kantatzen dituen era zuzen islatzetik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 225. orr.
Transkripzio praktika saio batean eltsab diktatuta, ikasleak eltsap transkribatu du. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.
transkripzio fonetikoa (4); transkripzio fonetikoan (3); transkripzio sistema (3)