Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transistore (orobat trantsistore g.er.) 1 iz osagai eletronikoa, hiru erdieroale elektrododun lotune biz elkartzen dituena eta, besteak beste, sarrera-seinalearen anplitudea handitzen duena.

Brattain eta Shockley ikertzaileek garatu zuten Bell Laboratorietan lehenbiziko transistorea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Taupada-markagailu elektronikoak pultsu-sorgailu bat dauka (transistore bat eta beste osagai bakan batzuk izaten ditu modelorik sinpleenak).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Mende amaieran Pentium 3 batek 28,7 milioi transistore behar ditu, eta kalkulatzen da 2011 urtean, teknika berriak erabiliz, 1000 milioi transistoreko mikroprozesadoreak egingo direla.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 72. orr.

Ikasle bat laguntza eske etorri zitzaigun, etxean transistore bat egin nahian zebilelako.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Izan ere, transistore «izugarri azkarrak» eraikitzeko aukera ematen du, asmatzaileen arabera.  Berria - Gaiak   2004-10-23

2 irrati hargailu transistoreduna.

Kafe-makina itzaliaren ondoan, transistore txiki bat piztuta zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 17. orr.

Ez zuen amak ekarritako transistore piladunik piztu nahi.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.

Liburu batzuk, transistorea, gaileta zorro bat, arropaz betetako poltsak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 348. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Transistore irratia asmatu zen 1954an, eta urte berean sortu zen lehenbiziko indarretxe nuklearra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

· Milaka pertsonak egiten dute bizimodu normala saihetsen azpian taupada-markagailu elektroniko bat dutela, detektaezina, ez bada irrati-transistore bat inguruan denean egiten dituen klik-hots erregularrengatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 245. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

transistore txikia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus