Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transferentzia (orobat trasferentzia g.er.) 1 iz eskualdatzea.

Geldiro egiten da substantzia kimikoen transferentzia, gorputzaren tenperaturan egin behar baita, odolean edo beste ehun batzuetan dauden substantziak beste materialik erabili gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.

Espainiako Gobernuak eskualdatu gabe dituen transferentziak direla medio, Jaurlaritzak 200,6 milioi euroko gastua egin behar duela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Eskubidearen transferentziarako beharrezkoak dira bai transferitzailearen borondatea bai hartzailearena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 80. orr.

Eskumenaren transferentzia lagungarria izango litzateke, baina ezin dugu horren zain egon, besoak gurutzatuta.  Berria - Harian   2005-11-12

Autonomiak indarrean jarri ziren, eskuduntzen transferentzia egin behar zen, baina asko makaldu zen egiteko hori.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Kupoa eta transferentziak «bide onetik».  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Ulertzen da eskubidearen transferentzia erresistentzian bakarrik datzala, transferentzia egin aurretik transferentziaren destinatzaileak guztirako eskubidea baitzeukan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 80. orr.

Ez da burujabetzaren transferentzia, izen aldaketa baino.  Berria - Mundua   2004-05-23

Teknologien -horien artean teknologia berrien eta berritzaileen- garapena, egokitzapena, hedapena eta transferentzia areagotu beharko lukete.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 119. orr.

Gizarte eragileen aldetik bi dira jakintza erabilgarriaren transferentzia eragozten duten hesi edo eragozpen nagusiak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 149. orr.

Ikertzaile askok transferentzia nuklearren bidez enbrioiak sortu eta hortik zelula amak lortzea, klonazio terapeutikoa deitzen dute.  Berria - Gaiak   2006-04-18

Aurreneko truke-letrak XII. mendearen bukaeran agertu ziren, eta haiei esker saihestu ziren funtsen transferentzia fisikoak, saltzaileari kreditu-titulu bat ematen baitzitzaion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Ezinaren transferentzia, lekualdatze edo destokitze itxuragabe bat gertatu da hor: nere ezina hitzaren berezko ezin bihurtu da eta, horrenbestez, delako hitz horrek berekin du ezina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Estatuak nazioarteko zuzeneko inbertsioentzat egokia izango den giroa sortzen ahalegintzen dira, aldi berean teknologia transferentziak gehitzen saiatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Gaurkotutako zientzi informazioaren eta transferentziaren inguruko esperientzien truke libreari [...] laguntza eman behar zaio.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 115. orr.

Orain botere transferentzia egitea geratzen da.  Berria - Mundua   2006-02-12

Aginte transferentzia delakotik sortuko den aginteak legez kanpokoa den egoerari zilegitasuna eman diezaiola nahi dute.  Berria - Mundua   2004-05-23

Munduan zehar lanak dituen ordain desberdinen ondorioz sortzen diren balio-transferentziak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Horretarako, nolanahi ere, mugatu egin behar ziren herrialde hartzekodunei egindako baliabide-transferentzia garbiak, eta, beraz, berriz hasi behar zuten bankuak finantzabideak eskaintzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Hala bada, nazioarteko zuzeneko inbertsioa jakituria-transferentzia ere bada, alegia, ikaste baten transferentzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Nukleo transferentzia bidezko teknikak gizakietan balio duela frogatu zuten Hego Koreako ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2004-05-08

3 kiroletan, beste herrialde bateko talde bateko kirolari baten eskualdatze baimena.

Elton Giovanni brasildarrak ere ezin izango du jokatu, bere fitxaketaren transferentzia ez delako iritsi.  Berria - Kirola   2006-01-07

Poliziaren arabera, alderdi independentistako buruak SCB Sporting Club Bastiako jokalarien transferentzian eta salerosketan parte hartu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-16

4 banku eragiketa, diru kopuru bat kontu batetik beste batera eskualdatzean datzana.

Aljeriako Gobernuak 35 milioi dolarreko transferentzia egin dio, eta Saudi Arabiak eta beste herrialde arabiar batzuek agindutako diru laguntzak iristearen zain dago PAN.  Berria - Mundua   2006-04-11

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inbertsio zuzenek urtebete baino gehiagorako transferentzia-fluxu pribatu garbien erdia hartu dute 1990-1996 aldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Horren arabera finkatuko ditu taldearen barneko salerosketa prezioak ("transferentzia prezioa" deitzen zaio horri).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Onartuz gero, baiezkoa adieraztearekin baterat banku transferentzia egin beharra dizut lehen bait lehen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 69. orr.

LFPk soldata horiek ordaindu behar zituen diru transferentzia martxoaren 17an Espainiako Futbol federazioari egin ziola esan du.  Berria - Kirola   2006-03-28

Beste elementu bat izan zen Bensaiden eskuetan Poliziak aurkitu zuen diru-transferentziarako txartel batean Ramdaren hatz-markak egotea.  Berria - Mundua   2006-03-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskumenen transferentzia (5); jakintzaren transferentzia (3); transferentzia egin (7)

eskumenen transferentziari (3)

transferentzien inguruan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus