Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskaintza erakargarria zen oso: hilabetean joan-etorria Karibera, luxuzko transatlantiko batean. Berria - Kultura 2004-02-18
Trasatlantiko batean nago makinista. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.
Haien aurrean transatlantiko bat zegoen eta, hari bultzaka, brankaren alde bakoitzean, ke zurizko bafadak botatzen zituen atoiontzi bana; transatlantikoa gailentzen zen portuko ontzi guztien artetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 100. orr.
Berriro itsasoratzekotan nahiago nikek transatlantiko baten itsasoratzea, bere igerileku, kasino eta gainerako erosotasunekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 164. orr.
Berriro adituko duzu turuta, eta transatlantikoren bat izango da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.
1912ko apirilaren 15a: Titanic transatlantikoak izozmendi batekin talka egin zuen Ternuan, eta 1.513 pertsona zendu ziren. Berria - Mundua 2006-02-04
Pianista fina zen gizona, eta itsasoan barrena ibili izan zen gaztetan Alfonso XIII transatlantikoan orkestra-zuzendari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 74. orr.
Lagunek eta emakume batek [...] lineako transatlantiko bateko mediku-posturako lehiaketan sar zedin lortu zuten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.
ERCk gobernu hirukoitza muntatzeko momentuan adarra jo zion CiUri, baina transatlantikoen mugimenduak geldoak dira, urperatzean zurrunbilo handiagoa sortzen dute, baina behin ibilbide zehatz bat hartuta inplakableak dira. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Gurea txalupa txiki bat zen, eta Egunkaria, berriz, itsasontzi handia, transatlantikoa. Berria - Harian 2006-03-19
Jose Maria Aznarrek datorren ikasturtean Europako politikari eta harreman transatlantikoei buruzko eskolak emango ditu. Berria - Euskal Herria 2004-06-26