Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso egokia zen lanerako -pertsona trankil horietakoa. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 140. orr.
Najerilla ibaiaren bazterrean dagoen errepide trankilean dabilen gizon bati, hemengoa naski, galdegiten diot lau egunez uzten ahal dudanez hemen berean ene tresna. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 84. orr.
Etxeratu nintzen, gau trankila pixkanaka argituz zihoala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 168. orr.
Goxotasun leun, lasai, nagi, trankil eta baretik beste aldi mugituago, kitzikagarriago eta gartsuagora pasatu behar da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 190. orr.
Ez nengoen trankil, hala ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.
Biarnon trankil izanen zara. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 17. orr.
-Jesarri trankil, guk kantau bitartean. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 7. orr.
-Hoa trankil -moztu zidan-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.
-Trankil, ez nauk aspaldiko kontuez ariko. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 62. orr.
-Trankil, ikusi dut. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 62. orr.
-Trankil, mutilak, kontrolpean dago dena. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.
-Trankil, txo! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 92. orr.
Ez bainuen kontzientzia trankil. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 122. orr.
-Hurrengo urteak trankil eta jabal joan zitzaizkidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 626. orr.
Txute bat ezin da taberna bateko komunean sartu, trankil eta intimitatean egin beharreko gauza da, lerrotxo bat edonon har daiteke, baina txute bat ez. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 159. orr.
Ohera sartuko haiz, bestondoa trankil demonio ematzera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.
Ordura arte nahiko trankil ematen zuen, baina bat-batean, aurpegia itsustu, eta lehenengo belarrondokoa eman zidan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.
Trankilago ematen zuen semeak, Antoniaren ustez bezperan Mentxurekin izan bide zuen solasaldia zela eta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 49. orr.
Larridurak ito behar nauenean, Lucas eta Maria bezalako pertsonak agertzen dira, heriotzaren erdian arrunt eta trankil. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 54. orr.
Otsoak garbitu baziren garbitu, artzainak trankilago eta lan guttiagorekin bizi izan dira. Herria 2005-12-22
Trankilago zebilen haizea. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 72. orr.
Trankil itxurak egin arren, kalerako irrikaz ziruditen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 32. orr.
-Manuelen berri zehatzik izan arte, hobe diagu denok batera eta trankil antzera ibiltzea. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 23. orr.
«Trankil-trankil» bizi dela dio, futbolaren falta ez duela inondik ere sumatzen. Berria - Kirola 2006-02-28
Goizeko hiruretan hirigunetik trankil-trankil ibiltzea, inolako arrisku barik, paseoan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 123. orr.
Hara itzultzen ahalko zen trankil-trankil, inork trabarik egin gabe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Politikaz, arteaz, liburuez, zinemaz berba egin genezakeen trankil-trankil. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 299. orr.
hago trankil (6); hain trankil (3); trankil egon (9); trankil egoteko (4); trankil trankil (4)