Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trangatu, tranga, grangatzen (orobat trankatu) du ad trangaz itxi.

Jaiki egiten ziren; txoriak giltzapetu; atea trangatu; argia itzali.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

Ondo zaindu ganadua, trangatu ganbarako atea, sartu perdigoiak eskopetari!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.

Ateak trangatu eta leihoak adreiluz tapatzen ditiztek, beldurrak airean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 79. orr.

Atea itxirik zen berriro ere eta Irunberrik lehen bezala trangatu zuen, lan honetan usatua balitz bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.

Alboetan ate baxu bana zegoen, baina biak itxita eta trangatuta zeuden.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 227. orr.

Zuhurtziaz, Lepic andreak korraleko atea trangatuta utzi du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 73. orr.

Gauean, polizia sartzear zela, ate automatikoa trankatu zuten presoek, modulura sarrera zailduz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus