Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere irudimenean, traktore erraldoiaren itxura hartzen zion bat pasatzen ari zen, bere gurpil handi, ke botatzeko tximinia eta kabinarekin. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 44. orr.
Bata traktorea gidatzen hasi da, eta bestea atzeko aldean jarri da, zutik, plastikozko bidoi handi bat eskuan duela. «Bizia lo», 2003 - 148. orr.
Traktoreak utzitako ildoengatik ez balitz bidea denik ere irudiko ez lukeen bidean barrena doa alarguna. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 90. orr.
Hango gizona traktoreak azpian harrapatuta hil zela enteratu nintzen gero. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 41. orr.
M. errumaniarrak gidatzen zuen traktorea irauli egin zitzaion. Berria - Ekonomia 2004-03-10
200 bat jauntxo aizkoraz, ganibetaz, igitaiez eta lantzaz hornituak, traktoretan etorri eta dalitei erasotzen hasi ziren. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 67. orr.
Txaboletatik pinudirako bidetik traktore txiki bat agertu zen, atzeko erremolkean belar fardel handiak zituela. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 217. orr.
Traktore txikiaren gurdi azpian sartu zen, bere mutur zikinarekin. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 218. orr.
Basoko lanetarako hiru lankide dira, eta, bera motozorrarekin eta traktorearekin aritzen da. Berria - Kirola 2004-06-16
Elurra kentzeko 62 makina, 20 traktore eta pala mekaniko, gatza botatzeko 23 ibilgailu eta 70 ibilgailu laguntzaile aritu dira lanean errepideetan. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Traktoretik ateratzen dugun fuela zikinkeri hutsa dela arrunt kontziente naiz. Berria - Harian 2005-09-22
Ezkilak eta txintxarriak, traktore soinuak, urruneko moto baten durunda... Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.
Horrez gain, ekonomian traktore lana egiten duten beste batzuen etorkizuna ez dagoela argi nabarmendu du LABek. Berria - Ekonomia 2006-02-03
Ikus-entzunezkoak enpresa traktore gisa hartzen dira, eta hori ondo dago. Berria - Kultura 2004-05-19
gidatzen zuen traktorea (3); traktorea irauli (5)