Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Traizioa, amodioaren eta leialtasunaren formarik gorena... hasieran harridura sortzen badu ere, ez da logika gabea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.
Eraman beharrak zauzkaagu traizio eta desleialtasunak, eta guztietan zailena: persona jakin bat gu baino gehiago izatea, bere arimako edo adimeneko dohainetan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 147. orr.
Ondasun eta mesede zahar eta berriak berenganatuko zituzten traizioaren truke. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.
Lehenagotik aski etsai ez bagenu bezala, geure artean gabiltza diskrepantzia traizio bilakatu eta geure arrazoia handiagotuko delakoan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 87. orr.
Airean zegoen Sinbaden ihesa traizioa izan ote zen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 180. orr.
Traizioa, traizioa duk beldurtzen nauena: izaki miserable horren traizioa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 104. orr.
Traizioa egin zigutek...! Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 159. orr.
Herriari traizioa egiten dio herriaren etsaiaz errukitzen denak! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 350. orr.
Dena barkatzen zuenak ez zuen bere dizipuluaren traizioa barkatu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.
Lancelotek traizioz hil zuen nire anaia. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 85. orr.
Begoñak gupidarik gabe sartu zidan ukondoa saihets artean, eta eztul-itxurak egin behar izan nituen traiziozko maniobraren ondorioak disimulatzearren. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 134. orr.
Borrokarako adorerik ez, eta itsaso zabalean bilatu zuten beren bi traizioetarako bidea: egiazko aberriaren kontrakoa, itoarazi nahi izan baitzuten; eta beren adiskideen kontrakoa, ez baitzuten haiek bakarrik uzteko zalantzarik izan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 134. orr.
Zer egingo, eta traizio handi bat asmatu zuen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 93. orr.
Neureari eutsi nion nik eta ez nion deus ere aitortu, traizio txiki hark oraindik ere gaizki sentiarazten nauen arren. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.
Traizio inozoez betetako moda-modako telesaila. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 242. orr.
Liburu hau oso aberatsa da, eta ondokoa laburpena baino gehiago traizio hutsa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 109. orr.
Ez nekien aitak nola hartuko zuen traizio barkagaitz hura. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 233. orr.
Goi-mailako traizio-krimena esaten zaio aberriaren edo honen ordezkari den soberanoaren aurka egiten denari. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Krimen arruntetan, Ingalaterrako legea akusatuaren aldekoa da; baina goi-mailako traizio krimenetan, ostera, aurkakoa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Malgobernuaren ordez nahasmendua ezartzeko traizio-saio hutsegina. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.
Desdemona gaztearen eta haren senar Otello Zipreko gobernadorearen arteko amodio eta traizio istorioa. Berria - Kultura 2004-02-12
Traizio sentimendua nagusi zen gure armadan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 212. orr.
Zimbaweko auzitegi batek traizio akusazioaz errugabe jo du [...] Morgan Tsvangirai. Berria - Mundua 2004-10-16
Errepublikanoek ez dutela inoiz baiezkoaren aldeko konpromisorik hartu erantzun die Carod-Rovirak traizio salaketei. Berria - Mundua 2006-05-07
Nork ere ikusi baitu hori, zitalez blaituriko mihiz Fortunaren aurka duke traizio-epaia emango. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.
Ingalaterrako legeek ez dute traizio errudun jotzen, traizioaren berri jakin arren, jakinarazten ez duena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Bistakoa zen, guretzat, guztia prosa estandarrez ematea traizio latza zatekeela. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 14. orr.
Jatorrizko zure testuari traizio egin, urrunago joaten saiatzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 161. orr.
Ai, Max maitea, ohi bezala neure buruari traizio egiten ari natzaio! Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 13. orr.
Horietako zein oroitzapeni egiten dio memoriak traizio lehenago. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 85. orr.
Edozein txikikeria, intuizio ustel edo instintuen traizio. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.
Subkontzientearen traizioak dira, edo zergatik ez, subkontzientearen tradizioak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.
Tradizioa da tradizioaren traizioa ere, Karl Kraussek esana, ezer traizionatzeko idazleak zer traizionatua izan behar baitu eskura. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.
Traizio egin ziola Masakori, esan zidan ia negarrez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.
Zergatik ez ote zion inork inoiz aipatu lagunik onenak traizio egin zielako hil zirela bere gurasoak? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 173. orr.
Gerora, gau hartan traizio egin hidala jakin nuenean, eszena horretaz oroitu ninduan, elkarri esandako hitzak entzun nitian berriro. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 165. orr.
Horrek Alderdiari txantajea edo traizio egitea esan nahi zuen, eta Ostolazak ezin zuen onartu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 269. orr.
Zure fedea frogatzeko modu bakarra duzu fede horrexek maitatzeko agintzen dizunari traizio egitea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 78. orr.
Azalpen hau bururatzen zait: traizio egin duzunean, idaztea da geratzen zaizun azken baliabidea. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 7. orr.
Nork egin zion traizio nori, gerrillari ohiak iraultzari ala buruzagi nazionalistak gerrillari ohiari? · Nirekin estuenik loturik zeuden bi pertsonek iruzur eta traizio egiten baitzidaten modurik lotsagarrien eta zakarrenean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 76. orr.
Neure buruari egiten nion amarru eta traizio, nire ofizioak besteei amarru eta traizio egiteko agintzen zidan bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 123. orr.
errepublikari traizio egin (3); goi mailako traizio (6); traizio delitua (3); traizio egin (39); traizio egin ziola (3); traizio eginez (3); traizio egingo (5); traizio egitea (11); traizio egitea leporatu (5); traizio egiteko (4); traizio egiten (10); traizio handi (3)
egindako traizioa (4); hildakoei traizioa (3); traizioa egin (13); traizioa egitea (7); traizioa egiteko (3); traizioa egiten (4); traizioa leporatuta (3)