Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Traidore, heroi, sator, salatari, azpijoko eta maltzurkeriei buruzko nobelak idazteko material itzela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 111. orr.
Traidorearen eta heroiaren gaia. Berria - Kultura 2004-04-03
Ekintza heroikoz osatzen zelarik ETAren kontakizuna, traidorea heroia bezain garrantzizkoa zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.
Erresumako zaldunek traidore batekin ezkondu nahi naitek. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 95. orr.
-Patriaren traidore gisa, konspiratzaile gisa, eta etorkinak laguntzeagatik... errezitatu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.
Baina gaur heroi dena bihar traidore bihur daiteke. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 71. orr.
Traidoreak oso-osoan bete zuen bere burubide zitala. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 432. orr.
Traidore horrek, handinahi zoroa eta gorroto bizia zainetan, Siberiako bide nagusia mozteko antolatu zuen mugimendua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 50. orr.
Mordret traidoreak hala esan zien orduan: [...]. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 96. orr.
Inork ezin zuen igarri tsarraren mandatari ustezko hori traidore bat besterik ez zela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 434. orr.
Erregea traidore ekarria izan zen eta haren lekutzea eskaturik, errepublika baten aldeko bozak aditu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 121. orr.
Badakit ez zarela traidore bat, Ziriako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.
Anaia salatzen badut, ez al naiz traidore nire jendearekiko? Berria - Kultura 2004-07-21
Independentziaren gailurra lortzeko mendiari bueltak ematen igotzeagatik traidore izatea leporatu ziguten. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
-Ni traidore handiena naiz eta ez dut inolako onik merezi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.
-Hik, traidore zikin horrek, gogoan izan mendietan genbiltzanean zazpi aldiz salbatu niala larrua. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 151. orr.
-Traidore doilorra! -esan zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 77. orr.
Ez izan traidore zital horien gupidarik. Elizen arteko biblia Sal 59,6
Justizia eske etorri naiz, traidore etoi horren burua eskatzera. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.
Desleialak baitira guztiak, traidore hutsak denak. Elizen arteko biblia Jr 9,1
Bertzeak hilak edo -traidore desleialak!- beren herri espainolduetara itzuliak ziren. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.
Gizon ona batzuentzat, traidore alu bat besteentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.
-Kakazaharra, traidore puta horiek, kakazaharra. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 113. orr.
Gol traidore horrek zuen aitarekin egin zuen moduan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 19. orr.
Halaxe kizkaliko zuten Aixetako gaztelu zaharra, eta baita hango etsai eta traidore tropa guzia ere. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 126. orr.
Traidore eta faltsu fama dugu bai, apurtxo bat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 188. orr.
-Ehunka apez eta noble traidore, denak lerro-lerro, sokatik dilindan! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.
Guduketa latza izana zela papista traidoreen eta erreformazale fidelen artean... Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.
Epaitu zuten eta heriotza-zigorra ezarri zioten, altxamendua eta tsarraren aurkako matxinada antolatzen jarduteagatik, gerrako kriminala izateagatik, ofizial traidore eta etsaiari saldua izateagatik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.
Gobernadorearen tropa traidoreak atzetik tiroka ari direla. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 115. orr.
Franco jeneralak diktadura militarra ezarri zuen Espainia osoan, baina Bizkaian eta Gipuzkoan, herrialde traidore izendatuetan, izan zen batez ere gogorra. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 121. orr.
Gero ontzi traidore batzuk izan baziren ere behean sinatzen dugunonak beti izan zaizkio fidel Gobernuari. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.
Doilor traidore guztiak konderriko kartzelara eramanak zituen, hura guztia zalditik jaitsi gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 370. orr.
Sentimendu traidore batek kilika eta kilika egin, eta jakin nahi izan ninan hire berri. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 186. orr.
Ahizpak bazekien taberna zuloa traidorea zela. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 11. orr.
Hizketa guziak dira traidore. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.
Su traidore batek du guzia suntsitu. Herria 2005-04-28
Gene traidorea nigan lanean hasi aurretik. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 15. orr.
Baita galleta traidorearen marka ere. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.
traidore bihurtu (3); traidore gisa (5); traidore izatea leporatu (3)
traidorea da indigenekin (3); traidorea izatea leporatu (3)
traidorearen eta heroiaren (8)
traidoretzat jo (8)