Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tragedia (405 agerraldi, 94 liburu eta 119 artikulutan; orobat trajedia 37 agerraldi, 21 liburu eta 6 artikulutan; eta trajeria g.er.) 1 iz gai goibel edo latz batez diharduen eta halabeharrez zorigaiztoko amaiera duen antzerki lana; obra mota honek osatzen duen antzerki generoa.

Bestela galdüko da eta hilen, Grezia zaharreko tragedia hil zen bezala, Euripides batek banalizatü züalarik.  Herria   2003-09-18

Euripidesen tragedia bat ikustera joan zèn egun batean, goiargiak joa sentitu zen Misiako errege Telefo hantxe agertu zenean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

Hamabi urte zituela bost ekitalditako tragedia bat idatzi zuen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Bien bitartean, tragedia bat idatzi zuen frantsesez, Salome, 1896an Parisen estreinatua.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.

Teatro pixka bat eginez, tragedia bat jokatzen ari den aktorea banintz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 173. orr.

Horregatik du norberak bizi beharra, gaur egun ere, Ediporen tragedia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.

Garai hartan, hain zuzen, antzerkia zen literatura-adierazpen nagusietariko bat, komedia zein tragedia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 171. orr.

Tragediaren eta komediaren osagaiak nahasten ditu lanak.  Berria - Kultura   2004-08-04

Kalbarioko hura teatroa zela: ez tragedia, komedia hutsa baizik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.

Tiresias da perpaus harrigarriaz gehien eta hobekien gogoratzen [...] horrelako gauzak ahoskatzeko ohitura handia zuelako, jendea zorionera bideratzeko ala tragediara desbideratzeko Oidipous gaizoa nola.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 122. orr.

Funtsean, tragedia poiesis da, obra baten produkzioa, errealitatearen imitazioa, mimesis, baina ahaztu gabe ekintza ere badela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 58. orr.

Eta eromen baten ume den greko zaharren tragedia, ez ote zuen sortuko atseginak, indarrak, sasoi beteak, betetasun handiegiak?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Tragediaren punturik gorena iritsi da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 24. orr.

2 irud/hed

Tragedia modernoak fedea galtzera behartu zaituen ekintzarekin antza gehiago du: ez duzu zure bizitza eskaintzen, zure azken fedea entregatzen duzu egiaren izenean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.

Haren erantzuna zuzena balitz, esan nahiko luke giza bizitza tragedia bat dela katarsirik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

Horra hor Singerren (eta bere pertsonaiaren) tragedia: ezin judu izan, judu ez izan nahi eta ezin judu ez izan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

3 ezbehar samina.

Zoritxarra tragedia bihurtu da... -hasperen egin zuen-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 106. orr.

Madame L'Espanaye eta haren alabaren heriotzen tragedia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.

Zinegotzigorako hauteskunde kanpainan, uholdeen tragedia gertatu zen hartan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 81. orr.

Orduan, gau batean, tragedia gertatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 218. orr.

"Pitzadura bat elur izoztuan" ipuinean, tragedia bat gertatzen da elurraren eraginez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Plaza isilean, musikatxoaren oihartzuna zabaldu zen, jostailuzko zaldi bat airean tragedia baten iragarpen-jolasa egiten ari balitz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Umeak, edozein tragedia kontatzeko, modu oso labur eta grafikoan egingo du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 101. orr.

Zoritxarreko egun haietako tragedia ahazten hasi zitzaionean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 183. orr.

Garai baten epigono izatea, horra D'Annunzioren tragedia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.

Handik gutxira hasi nintzen nire buruan tragediarik gorenena sufritzen, tragedia guztietan sakonena, nahi baduzue: banalitatearen tragedia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 191. orr.

Jendea zorionera bideratzeko ala tragediara desbideratzeko Oidipous gaizoa nola.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 122. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Osaba Cesare gero aktoresa batekin ezkondu zen, eta hori tragedia handia izan zen gure amonarentzat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 31. orr.

Lehen kontakizunetan, jende xumearen eguneroko bizitzako tragedia txikiak kontatzen zituen, erruki handiz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Omagh tragedia izugarria izan zen nazio irlandarrarentzat.  Berria - Mundua   2004-12-28

Umea porroak erretzen hasi dela eta tragedia lazgarri baten moduan aurkezten du erreportaiak gertaera, cannabisari gaitz hauek denak egotziz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 58. orr.

Liburu eta film erotikoetan ikusitako tragedia sentimentalak!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

Tragedia handi bat, shakespearearra, biblikoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 61. orr.

Istorio bitxi horren atzean benetako tragedia bat zegoela igartzen zen, edo hala sumatzen nuen nik behintzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 16. orr.

Gurea bezalako lasaitasun-egoera bat iraina da jelosiazko, bekaitzezko eta ergelkeriazko tragedia etengabe batean bizi den jende horrentzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Napumoceno jaunak aitortzen zuen gerokoei jakinarazi nahi ziela [...] bizimodua beste ezer baino gehiago hondatu zion maitasun tragedia hura.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 87. orr.

Artistak [...] arimaren sotoetarainoko jaitsiera zein han aurkitutakoak -giza tragediak eta giza komeriak- deskribatzen dizkigu, bere burua baita idazleak hurbilen duen mundua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.

Emakume haren atzapar eskarlata-kolore zorrotzek giza tragedia bezain sakona zen gutizia adierazten zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Hor duzu bake arrazoi nagusia harrapatuko, zure barne-tragedia etorkizun kanta iziotuz apainduko zaizunean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gure tragedia (4); tragedia handi (4); tragedia handia (4); tragedia iragartzen (3); tragedia izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus