Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bitxi samarra zuan, ordea, salerosketa hura; trafikoa deituko hioke hik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 452. orr.
Legez kanpoko armen trafikoan aritzeagatik. Berria - Mundua 2004-08-28
Urrian egindako epaiketan etorkinen trafikoan parte hartu izana onartu zuen. Berria - Kultura 2004-11-17
Ekialdeko umezurtzen trafikoan espezializatutako GKEko arduraduna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.
Kuba ez zen leku txarra beltzen trafikoarekin dirua egiteko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 129. orr.
Dopatzeko substantzien trafikoaren aurkako operazioan. Berria - Gaiak 2004-07-16
Frogak baditut muturra sartua zuela drogaren trafikoan, kokainarenean zehatzago izateko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 186. orr.
Trafiko horretan dihardutenek ezantza nahiko merke erosten dute Iranen eta nabarmen garestiago saltzen Pakistanen. Berria - Mundua 2004-06-26
Zerbaiten trafikoan aritua zen, hori ziur. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 205. orr.
Iraun zuen epe laburrean, trafikoak sosa zekarren, ausarki. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 32. orr.
Emakumeen aurkako indarkeria eta sexu trafikoa pertsonaren eta gizadiaren aurkako krimenak dira. Berria - Harian 2005-10-18
Afrikako herrialde askok onartu dute giza trafikoa existitzen dela, baina, txostenaren arabera, gutxik jarri dituzte indarrean haren kontra egiteko araudiak. Berria - Gaiak 2004-04-24
Sei lagun hiltzera zigortu dituzte Txinan, haur trafikoagatik. Berria - Gaiak 2004-07-25
Orain bazakiat ziur: animalia-trafikoan zabiltzak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 77. orr.
Edo beste hau -albumaren hurrengo orria bistaratu zuen-, arma trafiko osoa kontrolatzen duena, baina Gobernadorearen oneritziz ari denez libro dabilena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 169. orr.
Gero arma-trafikoa ikaragarri hazi ez balitz Pertsiar golkoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.
Militante batek dirua irabazteko, banku edo posta bulego atrakatzeaz gain, droga trafikoaren posibilitatea proposatu zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 29. orr.
Droga kontsumoa eta trafikoa saihesteko asmoz. Berria - Euskal Herria 2004-03-27
Latinoamerika eta AEB arteko kokaina trafikoaren gune garrantzitsua da Jamaika. Berria - Kultura 2006-04-29
Haxix trafikoa jazartzea leporatzen zion gobernuari eta madarikatu egiten zituen homosexualak begitan hartzen zituztenak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.
Organo trafiko sare bat izan zitekeenaren lehen susmoak han bertan izan zituzten. Berria - Gaiak 2004-05-16
EAEko Herrizaingo Sailaren arabera, droga trafiko sare bat zuten eratuta Bilbon, eta atxilotuetako hiru arduradunak ziren. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Gobernuaren kontrako droga trafiko akusazioak, gainera, ugari ziren. Berria - Harian 2005-03-01
Jean-Pierre Destradek epaileari deklaratutakoaren arabera, influentzia trafiko sare bat ezarri zuen 1988 eta 1992 bitartean, Henri Emmanuellik galdeginik. Berria - Euskal Herria 2004-08-20
Urtetan odolaren trafikoan ibili izan gaituk, baina trafiko garbian... Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 172. orr.
Salgaien trafikoa legez kanpo da, eta beraz, delitua. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.
Garai hartan liburuen eta komikien trafikoa izaten genuen auzoko umeen eta gazteen artean. Berria - Harian 2005-03-24
Badira urte batzuk animalia-trafiko handia dabilela Parisen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.
Trafiko ilegala egin zuela uste dut, eta orduan ere justutik ez zuten atxilotu. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.
Legez kanpoko immigrazio trafikoan aurretik jardun duten ala ez argitzeko xedez. Berria - Mundua 2004-01-11
Hipoteken oreka berma dezaketen lege jakintsuak, horien hartzekodunek zordunen aurka izan dezaketen akzioa laburtu, arindu eta merke dezaketenak, era-erara datoz trafiko horri eusteko. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.
Trafiko hori korritu tasa eta nazio aberastasunaren gainean eragin handikoa da. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.
Etxe berriak jaso dituztela, trafikoa marduldu dela... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.
Kalean Eibarko udaltzain gehienak ariko dira lanean, trafikoa bideratzeko. Berria - Kirola 2004-01-06
Hurrengo orduetan, berriz, ederki loditu zen elur-geruza, mota orotako ibilgailuen trafikoa guztiz eragotziz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 62. orr.
Autobideak kamioien trafikoa ekarriko luke gurera, eta guk ez dugu horren beharrik. Berria - Harian 2005-03-27
Zubiaren bi muturretan, dozena erdi udaltzainek trafikoa geldiarazten eta saihesten zuten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.
PSOEren egoitzen aurrean manifestazioa egin zuten eta trafikoa moztu zuten zubi batean. Berria - Mundua 2004-09-18
Trafikoa dezente murrizturik zegoen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 209. orr.
Oinezkoak ezkerretik doaz, trafikoa bera ere ezkerretik joan arren. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 43. orr.
Elurrak bigarren mailako errepideetako trafikoan arazoak eragin zituen. Berria - Harian 2005-01-27
Trafikoaren erdian ziren berriz, motor, auto, kamioi eta autobusez inguraturik. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 132. orr.
Parisen metroz mugituko nintzen, beraz, trafikoaren zurrunbiloan erotzen ibili gabe. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 121. orr.
Indiako hiri handietan trafikoa nahaste-borraste ikaragarria da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 150. orr.
Trafikoa ez zen oso sarria, eta aise egin nuen bidea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.
Trafikoa motel dabilelako atzeratu gara apur bat. Berria - Harian 2005-01-26
Trafikoa berriro gelditu zen, taxiaren balaztek kirrinka egin zuten eta bat-batean Ellenek aurrerantzako bultzada bat sentitu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.
Polizia-sirenak gailendu zaizkie trafikoaren eta euriaren hotsei. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 29. orr.
Trafikoko polizia epokakoa da, barregarri samarra. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 155. orr.
Trafikoko guardia zibil bat hil zutela hantxe ondoan, Billabonan, gure herritik lau kilometrora. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 90. orr.
Trafikokoak bezala zeudenan jantzita. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 15. orr.
Ordu horretan ez da trafiko handirik izaten, eta erraz aurkitzen dugu non aparkatu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 117. orr.
Trafiko handi samarreko errepidean makina bat ibilgailuk jo didate klaxona. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 88. orr.
Trafiko gutxi dabilela iruditu zait. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 188. orr.
Trafiko urriko errepidea zen Angiozartik Bergarara bitartekoa. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 30. orr.
Trafiko gehieneko orduan garraio sistemari eginiko eraso sorta izan da. Berria - Harian 2005-07-08
Hotel erraldoiaren azpitik pasatzen zen etorbidearen trafiko ugarian lekua aurkitu zuen taxi gorriak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 84. orr.
Union Square-n trafiko trinkoa zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 98. orr.
Hiriaren bihotza zeharkatzen duen kalea, trafiko zaratatsuak itotako Enqelab Hiribidea, Iraultzaren Hiribidea. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 142. orr.
Udaletxeko zubia zeharkatu dugu zerbitzuko udaltzainak zuzentzen duen trafiko nagiaren ondotik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 43. orr.
Kale zikinak, trafiko kaotikoa, jende etsia eta deserrotua bazterrik bazter... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 95. orr.
Trafiko hotsa kanpaiek estaltzen dute. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 139. orr.
Hainbat taldek ohartarazi dute azpiegitura horrek ez dituela konponduko Bilboko trafiko arazoak. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Toki gutxitan omen dago Iranen adina trafiko istripu. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 143. orr.
Beldurra uxatzeagatik, trafiko-seinaleak kontatzeari ekin diot. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 122. orr.
Ertzaintzak trafiko operazio berezia egingo du maiatzaren 1eko zubian. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Trafiko-polizia erne dabilelako. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 109. orr.
Trafiko zaintzaileak ez ziren inon ageri. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 80. orr.
Foruzaingoak N-240-A errepidean jarritako trafiko kontrol arrunt batean, Ibai Ederra atxilotu zuen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 69. orr.
Bileran trafiko eskumenaz ere aritu ziren. Berria - Euskal Herria 2006-02-01
Ehun eta hamabost trafiko-isun jaso ditu etxean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 115. orr.
Guardia Zibilaren Trafiko Sailak jakinarazi zuenaren arabera, [...]. Berria - Euskal Herria 2004-07-06
Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak. Berria - Ekonomia 2004-06-17
Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Trafiko Zuzendaritza, 2002. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 84. orr.
Bilboko portuko kanpo trafikoa %27 igo da. Berria - Ekonomia 2004-07-21
Fernandez harrituta ageri zen, trafiko segurtasun delitu batengatik barik, kopiengatik salatzea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 90. orr.
Trafiko bide-seinale bakoitza edo arbola bakoitza tamaina errealean marrazturik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.
Aire trafiko kontrolatzaile batentzat. Berria - Mundua 2004-03-09
Pasaiak inoizko mailarik gorena jo zuen, ia sei milioi tonako trafikoarekin. Berria - Ekonomia 2004-02-17
Bilboko portuak ere trafikoa handitu zuen joan zen urtean: %10,5 trafiko guztia kontuan hartuta itsasontzien hornikuntza eta barneko trafikoa barne, eta %6 merkantzien trafiko soila aintzat hartuz gero. Berria - Ekonomia 2004-02-17
Nekezia handiak izan ditu merkatal ganbarak enpresa bat aurkitzen Liverpool-en itsas trafiko horren asumitzeko. Herria 2002-11-21
Merkatal Ganbarak ireki nahi du trafiko berri bat Baiona/Liverpool artean, puskaz bete kamioiak garraiatzeko. Herria 2002-11-21
Trenen trafikoan eragina izango du SNCFren grebak. Berria - Ekonomia 2004-01-21
Mundu honetan, mendea amaitzen ari zela, 18 milioi erabiltzaile berri sartzen zen Interneten hilero eta urte erdiaz behin trafikoa biderkatu egiten da. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 156. orr.
Merkantzien eta turisten trafikoa nabarmen igo da Bilboko Portuan. Berria - Ekonomia 2006-02-14
Karga ez ezik, petroliontzien trafikoa bera ere handitu egingo dela ohartarazi du, bestalde, UNEPek. Berria - Gaiak 2004-08-28
Italiar merkatariak merkantzia-trafikoaren eragile nagusiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.
Indibiduo bakoitza taldeko besteekin komunikatu egiten da, informazio-trafiko batean hartzen du parte. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 125. orr.
espainiako trafiko zuzendaritza (3); jaurlaritzako trafiko zuzendaritzak (10)
trafiko arazo (4); trafiko arazo larriak (3); trafiko arazoa (3); trafiko arazoak (11); trafiko arazoak eragin (3); trafiko arduradunek (4); trafiko eta (4); trafiko gutxi (5); trafiko handi (5); trafiko handi samarra (3); trafiko handia (10); trafiko handiko (4); trafiko hori (4); trafiko istripu (3); trafiko istripuen (3); trafiko istripuetan (4); trafiko kontrol (4); trafiko mota (4); trafiko sare (4); trafiko sare bat (3); trafiko seinale (3); trafiko seinaleak (4); trafiko zuzendaritza (7); trafiko zuzendaritza nagusiak (3); trafiko zuzendaritzak (15); trafiko zuzendaritzaren (3)
arma trafikoa (5); droga trafikoa (45); droga trafikoa leporatuta (4); emakumeen trafikoa (3); errepideetako trafikoa (4); giza trafikoa (10); haur trafikoa (4); haurren trafikoa (6); influentzia trafikoa (3); kamioien trafikoa (3); legez kanpoko trafikoa (4); organo trafikoa (3)
trafikoa arintzeko (4); trafikoa kontrolatu (3); trafikoa leporatuta (4); trafikoa zuzentzen (3)
droga trafikoagatik (3); haur trafikoagatik (3)
droga trafikoak (3)
droga trafikoan (9); trafikoan aritzeagatik (3); trafikoan aritzen (4)
droga trafikoarekin (10)
aire trafikoaren (3); droga trafikoaren (24); droga trafikoaren kontrako (3); emakume trafikoaren (4); giza trafikoaren (6); giza trafikoaren arrazoiak (3); hiriko trafikoaren (3)
trafikoaren aurka (3); trafikoaren aurkako (5); trafikoaren burrunba (3); trafikoaren erdian (3); trafikoaren gaineko (4); trafikoaren kontra (3); trafikoaren kontrako (5)
droga trafikoari (9)
trafikoko arau (3); trafikoko guardia (5)
portuko trafikua (6)
droga trafikuan (3)