Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hantxe egona nintzen Herbert Henckerekin trenaren zain, trabes estuen artean kaktusez jositako geltoki txiki hartan bertan, bi hilabete lehenago. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.
Haien buru gainean, tren jaso batek orro egin zuen, trabesen artean motelduz zihoan triki-traka burrunbatsu bat atzean utziz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.
Lehergailua lur azpian erdi ezkutuan zegoen balasto eta trabesaren artean eta SNCF enpresako langile batek ikusi zuen. Berria - Mundua 2004-03-25
Nire gizonak, esan zuen, egun batean etxera treneko trabiesa batzuk ekarri zitian. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 25. orr.
Langilea trenbideko betoizko trebesak berrikusteko eta aldatzeko lan taldean ari zen. Berria - Ekonomia 2006-02-22
Zama trena abian jarri eta bagoiak eraman zituen, gainetik behien adarrak eta begiak ateratzen ziren bagoiak, azpitik trabesen kontra hondoratu, larrutu eta zanpatutako hankak ateratzen zitzaizkien bagoiak. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.
Hauts-izpiak dantzan zebiltzan haren begi aurrean trenbide-trabesek marratan ebakitako eguzki-argitan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.