Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toskanar (orobat toskanatar, toskaniar eta toscaniar) 1 izlag/iz Toskanakoa, Toskanari dagokiona; Toskanako herritarra.

Haurtzain toskanar handia etxean batera eta bestera gonarekin fir-fir ikusita.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

Ahoa ireki zuen, eta toskanatar azentu nabarmena zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.

Orain estilo toskanarrari buruzkoak ekarriko ditut, nola eraiki behar diren esanez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

Ontzi toskanar hura.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.

Tenplu horiek kanpoko itxura hankazabala izaten dute, astunegia, zapala eta zabala, eta frontoia lurrezko edo brontze urreztatuzko irudiekin apainduta izaten dute toskaniarren estilora.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

2 italieraren dialektoa, Toskanan mintzatzen dena.

Adibideak literaturako giputzetik hartuko ditut gehienetan, [...] hura delako, azken batean, euskararen benetako ordezkaria, gutxi gorabehera toscaniarra eta gaztelania italieran eta espainieran diren neurri berean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus