Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

torturatzaile (orobat torturazale g.er.) 1 iz torturatzen duen pertsona.

Armada horiek ezkutaleku oso onak dira gaur egun ere torturatzaile, bortxatzaile, hiltzaileentzat: Serbia, Txetxenia, Guantanamo, Abu Ghraib...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 150. orr.

Helburua arima suntsitzea izan ohi du torturatzaileak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 163. orr.

Oinazea ez pairatzea eta torturatzaileekin kolaboratzea aukeratzen baldin baduzu, ezin esan ahalako oinaze morala erosten duzu.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 65. orr.

Aitzolen torturatzailea hemen bertan edukitzea deus ez balitz bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.

Goiz argira ulertzen dut tortura gelaren ondoan nizela: ene torturazaleen sadismoak ene gizonen martirioan parte hartu behar dutala erabaki zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.

Presoak askatu ondoren, iraultzaileak urkatzen zituzteneko Semenov plazan fusilatu zituzten Okrana-ko torturatzaileak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 139. orr.

Haren eraginez, zikina garbi bilakatu zen nire gogoan, lotsa loria, torturatzailea biktima eta zekena barregarri.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 124. orr.

2 (izenondoekin)

Modu erraz eta merke bat, gizabanako erraz eta merkeek erraz eta erruz egiten dutena, terrorista eta torturatzaile handienen poz eta atseginerako.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 153. orr.

Torturatzaile ankerrek errugabeen odolaz bazkatu zuten beren haserrea, baina ez ziren hala ere asebete.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 95. orr.

Guardia zibileko sarjentu bat hil behar genian, Panizo izeneko bat; torturatzaile putakume bat, ziotenez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.

• 3 izond torturatzen duena.

Hiru mediku torturatzaile.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 90. orr.

Ezagutzaren gurutze handia eman dio espainiol gobernuak Meliton Manzanas komisario torturatzaile zenari.  Herria   2001-01-25

Izpiritua abandonaturik gelditzen baita biluzte torturatzaile batean. Unaduraren poderioz loak azkenik bere menean hartzea lortzen zuenean berehala hasten zitzaizkion bere lokamuts torturatzaileak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.

Tirandura arozko horrek herriaren geruza zabaletan larridura torturatzailea sortzen zuen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Alonsok «legeria torturatzailerik» ez dagoela, ez dela «egiturazko arazoa» eta Lasagabasterrek hori «interes ideologiko politikoengatik» esaten duela erantzun zion.  Berria - Harian   2005-08-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nire torturatzailearen (4)

torturatzaileen burua (3); torturatzaileen inpunitatea (3); torturatzaileen izenak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus