Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tortilla (101 agerraldi, 33 liburu eta 8 artikulutan; orobat tortila 7 agerraldi, 4 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz arrautzopila.

Amona patata batzuk zuritzen ari zen, afarirako tortilla bat egiteko asmoz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 98. orr.

Sandwitxak eta tortillak prestatu genituen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 61. orr.

Gure afaria jeneralean tortilla bat eta Liebig zopa bat izaten zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.

Tortillari lehenengo buelta emateko prest zegoen Dionisos.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 204. orr.

Berak tortilla jaten, saminez ikusten zuen etxeko txakurrari haragi puxkak nola ematen zizkioten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 255. orr.

Astoaren muinak tortillan jatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Arrautza bateko tortilla prestatu zion, gatzik gabe, tentsioa altua zeukalako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.

Hamar arrautzako tortilla bat ere jateko gauza da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 59. orr.

Patata-tortillazko pintxo handikote bat hartu, tabernatik atera eta Bulebarrera joan zen, taxi baten bila.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 65. orr.

-Ekar iezadazu tortilla bat urdaiazpikoarena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.

Frantses tortilla ziztrin batekin konformatu beharko da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 189. orr.

Munduko tortilla frantsesik ahogozagarriena prestatzen dut nik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Ardo beltz ona, tortilla zoragarriak eta ardi gazta ketua.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

Dastatu ditu mokaduak edozelan ere, berehala txorizo egosira eta tortillatara itzuli aurretik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 67. orr.

Frijituta, tortillan edo ur irakinetan eginda gustura jaten zituzten, baina arrautza ateratzeko kopatxoa ikusi orduko, jateko gogoa joaten zitzaion erradiologoari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 67. orr.

2 irud/hed

Aurrera begiratu behar dugu, nahiz eta tortillari buelta emateko gogoarekin gauden.  Berria - Kirola   2006-01-28

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Braust, tortilla pintxoaz ahoa bozatzea besterik ez zitzaion otu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.

Tortilla zati eder batek irrist egin zion ezkerraldetik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 204. orr.

Ahoa irekitzen zuen bakoitzean tortilla-hondarrak ikusten zitzaiz kion hortzetan eta mihian, listuaz nahasturik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.

Kafe usaina; patioetatik sartzen den tortilla-zarata, sardexka plateraren kontra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 34. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Patata tortilla bat izango zena egiten ari zen Dionisos.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 120. orr.

Patata tortillari haginka egin eta Jokinek zuzen-zuzen begiratzen zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.

Bakailao tortilla, piperrez lagundutako bakailao frijitua, txuleta eta postrea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

Aurrena pikatxa-tortilla eta tripotxak, ondoren arkume errea entsalada ugariarekin eta, menu beti-berdina bukatzeko, mamia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Atera patata tortilla pintxo bat eta ardo bat, berezia!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.

Mikelek beltz berezia eta patata tortilla pintxoa behintzat atera zizkion, eta beste tenple batean zihoan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

Iñigok astiro eta tentuz dastatzen zuen txanpinoi tortilla ogitartekoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

patata tortilla (21); tortilla jaten (4); tortilla pintxo bat (4); tortilla pintxoa (3); tortilla puska (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus