Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tornado (orobat tornadu g.er.) 1 iz indar handiko haize erauntsia, kiribilean igotzen dena. ik zikloi.

Tornado batek gutxienez hamaika pertsona hil ditu Ameriketako Estatu Batuetan.  Berria - Mundua   2006-04-09

Ekaitz handi horietako bat, tornado erraldoi hurakan indarreko horietakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

Tennessee estatuan eragin du kalte gehien tornadoak.  Berria - Mundua   2006-04-09

1978an, Sevillan, tornado zurrupari bat pasatu zen, aireportutik gertu. 1996an, Oloten sekulako tornadoa sortu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.

Tornado beldurgarriak, eta planeta gorriaren bi sateliteak, Phobos eta Deimos, bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte NASAko aditueik Spirit-ek bidalitako irudiei esker.  Berria - Gaiak   2006-01-03

2 irud/hed

Taldea dagoen egoeran, ur tanta erraz bilakatzen da uholde; nahikoa da haize boladatxo bat tornadoa sortzeko.  Berria - Kirola   2004-10-01

1989an, hilaren 26an, tornado kume moduko batek jo zuen Murtzia,  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus