Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Torloju batez zegoen hormara lotua. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 130. orr.
Zurtoina, berriz, zazpi zentimetroko torloju baten bidez zegoen estalkiari itsatsita. Berria - Kultura 2004-04-15
Ebakuntza batean hiru torloju txiki jarri zizkioten iaz. Berria - Kirola 2004-10-28
Bere lekuan utzi genuen ostera tapa, torlojuez iltzatu, eta, burdinazko atea ondo itxita, [...]. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.
Giltzadura bakoitza lotzen duten torloju eta azkoinak estutzen badira, egitura zurrun eta jokorik gabea eratzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Torlojuak lasaitzen hasi orduko, hara han zirrikitutik bistara, erresuminez borborka, adur horail bat, ke kiratsezko bafada artean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Kontu handiz laxatu nizkion estalkiaren torlojuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.
Nik segituan askatu nituen idi-begiko torlojuak, aire gehiago sar zedin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 120. orr.
Torlojuari eragin zion gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 197. orr.
Torloju herdoilduak ateratzen ziren zintzilika zeuden ohol bihurrituetatik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.
Hormak, morroiloak eta lurrari torlojuz jositako aulkia aztertu zituen, espetxean lehen aldiz dagoenaren arretaz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.
Bolizko giltzadura artifizialak erabili zituen [...]; nikeleztaturiko altzairuzko torlojuz lotzen zitzaizkion eskeletoari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.
Motor finkoa, oinarri-plaka astun bati torlojuz loturik egoten da, oinarri-plaka zorura irmo josia dagoela. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.
Izozten diren lema-kontrolen kontra, trabatzen diren palanken kontra, haria hondatzen zaien torlojuen kontra borrokan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.
Izua torloju itogarria da, begirada lausotzen duena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.
Ministroa engranajearen torloju xumea baizik ez da. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 119. orr.
Txinako erregimenek, Tsin erregimenetik Kuomintang-eraino, torlojuari bira bat gehiegi ematen ausartu zirenek, behin eta berriro ordaindu zuten gehiegikeria arin hori gobernu-mandatua galduz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.
Artea ez da disoluzio orokorraren koska bat estuago egiten duen torloju bat baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.
Gure izeben lur-sail pilo bat saldu eta torloju-fabrika bat muntatu zuen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.
Laborde torloju lantegi handian. Berria - Harian 2005-10-05
Barre ttipi urduri batean hasten da Marta, eskua kopetan duela lehenbizi eta hatz erakuslearekin torloju-lotzailearen keinua eginez gero, hi erotuta hago esanez bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 175. orr.
Izadi ez-gizatiarraren gaineko boterearen gehitze potentzial izugarri horren prezioa langileen arauketan proportziozko torloju-biraketa izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.
Gure bezeroak -esaterako torloju erosleak-. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.