Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toponimia (orobat toponomia) 1 iz leku izenen azterketa; eskualde edo toki bateko leku izenen multzoa.

Izenik ere ez duten ibarretara eta toponimiak bataiatu ez dituen hondartzetaraino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 263. orr.

Gure toponimia, gure lur euskaraz humanizatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Beren neurririk ederrena ematen die hitzei toponimia klasikoak: lekuan lekukotasun bizia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Borgesek esaten zuen, hizkuntza berez poesia fosildua baizik ez dela, eta nik diot, toponimia areago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Jimeno Jurio, toponimia biltzen, aitzindaria izan zen Nafarroan.  Berria - Kultura   2006-01-11

Toponimia ere alor oparoa da hitz luzeen bila abiatzen direnentzat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 222. orr.

Idazleak bereganatuta daukan geografia baten ezaugarria ez da datu topografikoen zehatza eta toponimiaren aberatsa, baizik eta [...] toki bakoitzari pasadizoren bat atxikitzen diogula geure oroimenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 141. orr.

Pirinioetako toponimiaz Corominesek jaulkitako lanak.  Berria - Kultura   2004-06-29

Bizkaiko Toponimiari buruzko tesi-lan sakon batean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 209. orr.

Sakonki aztertu zuen Errioxako euskal toponimia.  Berria - Kultura   2004-01-21

Mementoko, lehen liburuki bat du argitaratzen, 6 herriren toponimia ttipiarekin: Hauze (500 toponimo), [...].  Herria   2005-12-15

Toponomia txikian ere, lanak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 32. orr.

Euskaltzaindiak atera dituen gramatikak, hiztegi mardulak eta toponimiako ikerketa sakonak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 28. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik toponimiko.

Benetako pertsonen aipuak (bizidunenak nahiz hildakoenak), egiazko toponimia-izenak, edota gertakari historikoei buruzko erreferentziak oro, mailegu gisa baino ez darabiltza egileak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 4. orr.

1990an toponimia lanak egiteko hainbat herritan bildu ziren inkestak  Berria - Kultura   2004-05-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus