Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

top 1 iz sailkapen bateko lehen lekuak.

Inoiz idatzitako nobela handienen zerrenda guztietan dago top ten-ean, lehen hamarretan.  Berria - Kultura   2004-06-16

Errugbia: Top 16 delakoan baditugu hiru talde departamenduan.  Herria   2004-09-16

Baionak Castresi egingo dio bisita etzi, Frantziako Top 14 Ligako 25. saioan, azken-aurrenekoan.  Berria - Kirola   2006-05-10

Bietarik bat egonen da segurki Top 14 delakoan, bertzeak beharko du irabazi bigarren maileko talde baten kontra.  Herria   2005-05-19

Parisen da dagoeneko Miarritze Top 8ko lehen partida jokatzeko Stade Françaisen aurka.  Berria - Kirola   2004-05-07

Euroligako Top 16ko bosgarren jardunaldia bukatuta, sei taldek lortu dute final-laurdenak jokatzeko txartela.  Berria - Kirola   2006-03-25

Kopa eta Top 16 gertu, Tauk ordurako orain arte erakutsitako arazoak konpondu behar ditu azkar.  Berria - Kirola   2006-01-25

2 bikiniaren goiko zatia.

Neure buruari galdetu nion zergatik egiten ote zidaten hain zirrara erotiko gutxia nire aurretik bikiniaren topik gabe pasatzen ziren emakumeek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

3 top-less (orobat topless g.er.)

Kontxa eta Ondarretan, aldiz, top-less-a aspalditik dago onartuta, baina biluzik ez, ezta urrik emanik ere ez.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Aurora topless dantzaria izana zen Queens-en.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.

Giulianiren ideia izan zen, adibidez, eskola, eta elizetatik gertuko sex-shop eta top-less lokalak itxiaraztea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

Edozein top-less lokaletan, hogeita bost dolarren truke magalean dantza egingo dizu Louisianako unibertsitate publikoan geografia ikasten duen oilanda batek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 155. orr.

4 top model pasareletako modeloa, profesioko onenetakotzak hartzen dena.

Gonbidatuen artean Zubin Mehta, Tony Blair-en emaztea eta Europa Ekialdeko tenislari ospetsu bat, kokainaz lepo eta Versaceren top model hankaluze baten besotik agertu zena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

'Top modelen' sindromea!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 31. orr.

Ez nintzen sekula top-model moldean itxuratu, baina itsusia nintzela entzutea ez zitzaidan agradatzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

Biek ala biek top model karrozeria luzitzen zuten, Andromeda galaxiako biotiporik ederrena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 101. orr.

· irud/hed Bilbo «top model bihurtu» nahi dutela salatu du, eta «Guggenheim museoaren erraldoikeriaren itzalpean» bizi direnei buruz idatzi.  Berria - Kultura   2004-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

top less (6); top model (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus