Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbakia errepikatzen zuen tonu guztietan, gero eta ahots zoliagoz, eskala bitxi gorabeheratsu bati jarraituz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.
Berehala kokoteko bat emanda belarrira egin zidan berba, tonua jaitsi barik: [...]. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 136. orr.
Raxoiren kritiken tonua igoz joan zen. Berria - Harian 2005-05-12
Beharbada, bere umorea zakarragoa da nirea baino, eta bere tonua autoritarioagoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 30. orr.
Monaren jokabide eta tonuagatik egoera arriskutsua zela ohartu nintzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 54. orr.
Tonua apaldu zuen gero-: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 153. orr.
Izan ere, tonuak traizionatu zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 147. orr.
Ahotsaren tonua zertxobait ilunduta hasi baitzen mintzatzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.
-Ez dakit tonu hori atsegin zaidan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.
-Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.
Hitzak ez zituen ulertu, tonua zen inporta zuena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.
Hemen eztabaigarria gertatzen dena ez da gauza bera, baizik tonua. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 256. orr.
Guk biok emakume batek baino gehiago iraun diagu -jarraitzen du isil-kontuetako tonuan-. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 225. orr.
-Zoriontsu izatearen ezina deskribatzeko idazten duzu. -Utzi zuen Elizabethek esaldia airean, bere hitzei kontu-eskatzearen tonua iradoki zezakeen ukitu oro kentzen ahalegindu eta gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 73. orr.
Ez nuen etortzeko asmorik -esan zuen Teresak tonua aldatuz-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.
Adorerik ez dago bere tonuan. «Bizia lo», 2003 - 141. orr.
Tonu altuan barre gogotik egiten zuela zetorren, eskaileretan Gabrieli kontatu zion kontu batengatik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.
Tonu lasaia hartu zuen, konfidentziala: "Gauza bat esan behar didak aurrena, David". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.
Gerra guztiak hasten dira gaizki eta gaizki amaitzen, erantzun zidan aitak, nik baino tonu apalagoan, eztabaida saihesteko ahalegin nabarian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 26. orr.
Ministroa ongi kalkulaturiko tonu aseptikoaz mintzatu zen oraingoan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 117. orr.
Kafearen mikatzak tonu indartsuagoan berba egiteko adorea eman zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 35. orr.
Aitak kentzeko erregutu zidan, oso tonu serioan baina ahotsa batere altxatu gabe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 30. orr.
Angelo?, hark, estualdian dagoen baten tonu kezkatsuan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 202. orr.
Willemek ere xuxurlaka erantzun zion, baina lehengo irriño beraz disimulaturik bere hitzen tonu errietatsua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.
Seme, ez zaitez politikan sar, gaineratu zuen gero erreguzko tonuan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 23. orr.
-Geldi, Fionn! -oihu egin zuen Cumhailek, eta bere premiazko tonua, zorionez, semearen gogo lausoturaino iritsi zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.
Militarrak hizketan jarraitu zuen, tonu mehatxuzkoan beti ere eta nazka emango banio bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 134. orr.
Matxismo puntu bat ere bazuen galderaren tonu harridurazkoak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 132. orr.
Raimundo Silvak zalantzak ditu, ez daki besteak erabili duen tonu oldarkorrarekin erantzun behar duen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.
Tonu beti berdinean mintzatu zen, limurtzeko edo iradokitzeko modulaziorik gabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 307. orr.
Gerrari buruz hasi zen, orokorrean, Josebaren aitak erabilitako tonu berean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.
Bekainaren bihurdura bat, ahots baten tonu-gorabeherak, keinu bitxi berezi bat... Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.
Naturak berak behartzen ditu ahots-tonu lodiagoa erabiltzera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.
Doktoreak, inolako kolore berezirik gabeko ahots-tonu berezkoaz, ahots-tonu nahita neutroaz, ahoskatu zituen lau hitzak bezain sinpleaz, hau esan zuen [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 130. orr.
Gero, neska liluratu zuen hizketa-tonu eztia erabiliz, eta N.-rengana hurbilduz-: utzidazu azken musua ematen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.
Hitz-jario koipetsuak ez zion ezer berezirik iradoki, ezta itxaropen bidean jarri ere, hizkera tonu berezia izan arren. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.
-Berba egiteko daukazun fraile tonu hori oso egokia da loan astiro erortzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 120. orr.
Nik txosten-tonu berberaz erantzuten nien. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.
Broma tonua baliatuko zitzaidalakoan egin nuen galdera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
Elkarrizketa-tonu atseginean egin zuen galdera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 88. orr.
Gustatzen zaiola aldarrikapen-tonu hori, "itxaropen horrexek gartzen gaitu" eta abar. «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.
Aitak eta amak gaitzespen tonuan hitz egiten zioten beti elkarri, baita elkarrenganako kezka azaltzen zutenean ere. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.
Zer gura duk egitea? -ironi tonuaz saiatu zen Mentxu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 58. orr.
Belarrira eta ahapeka hitz egin nion, inork entzuteko beldurrez baino, erregu-tonu egoki baten bila. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.
Kantari hasi zen erabateko poztasun tonu batez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.
· Kargu hartze tonua igarri zion Antoniari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 19. orr.
Josuk adar jotze tonuari eutsi zion. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 38. orr.
Lehenengo lerro horiek markatzen dutelako ez liburuaren segida baina bai liburuaren estiloa -tonua, bestela esanda. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 63. orr.
Gertaerak gertaera, ni kronikaren tonuak nau kezkatzen, ordea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 169. orr.
Poemen tonu malenkoniazkoagatik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.
Ortega-ren tonu epiko inperial eta erretorika martzialak aztertzaile literario baten gozamena egin lezake. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 235. orr.
Tonu errea eta zitala egotzi dio zenbaitek liburu horri, baina tonuak tonu, makina bat "egia berdadero" esaten dira bertan. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 20. orr.
La asesina ilustrada-ren bigarren (edo lehenengo) istorioak kontatzen dizkigu, tonu autobiografikoan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 134. orr.
Detektibeei hain gogoko zaien tonu sasi-zientifikoan idatzia zegoen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.
Pasarte hura ez zen 100 metrotik hartua, eta ez zuen hasierako testuen tonu pastel turistikoaren antzik ere batere. «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.
Hizkuntza-ereduaren aldetik, batu estandarra eta koherentzia hausteke, tonu-joko askotarikoak islatzen saiatu da itzultzailea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.
Tonu-giroz ezin hobeto zetorkidana, testua halako tremendismo batez janzteko... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.
Stendhalen obra guztien arteko antza eta tonu-unitatea argitzeko balio omen du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.
Zenbat genero, zenbat bide desberdin, zenbat tonu-aniztasun eta alberdaniazko proposamen, Calvinorena bezalako literatur bizitza laburrean! Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 111. orr.
· Pasarte batzuek halako tonu liriko jaso bat zutela, eta beste batzuetan, berriz, propaganda tonua, turistentzako foiletoetako erretorika pastelero horrekin. «Kuskue tanden», 2004 - 66. orr.
Modulazio harmonikoak bi tonu ditu tetrakordioan, eta bi diesi edo tonu-laurden. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Diesia tonuaren laurdena da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Beraz, tonu, tonuerdi eta tetrakordioen bitarteen arabera banatu eta jarri ditu naturak ahotsarentzako mugak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Modulazio kromatikoak, bere tonuen grazia fin eta moduluen ugaritasunagatik, askoz ere atsegin gozoagoa ematen du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Sakabik tonu zailetan, sostenidoetan-eta jotzen duenean, ez du urruti txistularien eskola. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 51. orr.
Melodikan, tonu naturalean afinaturik baitzegoen, re bilatu, eta harriak burdinan ateratako nota bera jotzen zuela baieztatu nuen, harriturik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.
Tonu-aldaketa noiz iritsiko beldurrez egiten nuen piezan aurrera; artega, ez nintzen kontzentratzen partituran. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.
Onik gainditzen dut melodiaren protagonismoa eskuin eskutik ezkerrera aldatzen den ataka, garbi-garbi ateratzen zait segidako tonu-aldaketa ere, eta, noten trostaren zatiaren ondoren, azken konpasek behar duten trenpuaz amaitzen dut pieza. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Beti hala ezagutu izan dugu hori, eta plazetan gizonezko eta emakumezko hasi garenetik, are handiagoa da tonu-desberdintasuna. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 121. orr.
Tonu minorrak maite ebazan, delikauagoa zan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 92. orr.
Polka musika hasi da, tonu minorrean, ahul, urruntasunean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 178. orr.
Ondoren, polka tonu maiorrera igaro da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 178. orr.
Baina kolorea, esan gabe doa, tonua ere bada. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 112. orr.
Larruaren tonua, begien eta ilearen kolorea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 45. orr.
Esne urtsuaren tonua ematen dio ilargiak mendi hegal zabalari. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 11. orr.
Haragi gordinek konfituraren tonu arrosa hartzen baitzuten, akuarela baten antzo. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
Begiek aurpegiari damaioten tonu aldaketa egunotan lurrak ageri duenaren intentsitate beretsukoa da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.
Oso tonu pastel berezia zuen, beix eta horiaren artekoa eta oso distiratsua zen, baina deigarria izan gabe. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.
[Zapatak] urdin argiak ziren, oso politak, nik inoiz ikusi gabeko pastel tonu batekoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.
Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.
Tonu leun-leunak ziren, horiak eta berdeak batez ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.
Argi kulunkaria zen, aldatzen zihoazen tonu urdinxka eta gorrixkazkoa. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 151. orr.
Arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua, tonu bitxi zoragarriekin margotua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Apiril heze eta gris hau, zeinean eguzkiaren txinpartak, batzuetan, argiari tonu latz bat ematen baitio, diamante leun eta itxia bailitzan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.
Iduneko zuriak tonu egokia ematen zien masailei, eta satenezko gorbata urdinak tonu egokia ematen zion idunekoari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.
Koadroaren tonu gordinenak marguldu egin ditu denboraren gurpilak, baina ez ezabatu. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.
Harrizko etxeetako pintura horiak biziki minberatzen zituen begiak, eta zurezkoen kolore grisak apaltasunez agertzen zituen bere tonu ilunak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.
Muskulu horiek tonua galtzen badute (gaixotasun batengatik, adin handiagatik edo inguruko ehunen tentsioagatik), maskuriaren kontrola galtzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.
ahots tonu (11); ahotsaren tonu (3); bi tonu (4); erabili duen tonu (4); erabilitako tonu (5); halako tonu (3)
tonu aldaketa (5); tonu batean (6); tonu batez (13); tonu berean (17); tonu egokia (9); tonu egokia ematen (5); tonu gogorrean (3); tonu hotzean (3); tonu ilun (4); tonu negarti (4); tonu orokorra (4); tonu serioan (3)
ahots tonua (13); ahotsaren tonua (10); erabilitako tonua (3); liburuaren tonua (3)
tonua aldatu (5); tonua aldatuz (4); tonua eta keinuak (3); tonua jaitsi (3)