Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tontakeria (orobat tontokeria g.er.) iz ergelkeria, zozokeria.

-Ez esan tontakeriarik -bota zuen azkenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 276. orr.

Luzaro gabe damutuko zitzaidan tontakeria egitera nindoala pentsatu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

Ez ezak, gero, dena hondatu, tontakeriak eginez: gu, komunistok, ez gaituk alproja jendea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 111. orr.

Gutunetan tontakeria gutxiago idazteko eskatu zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 139. orr.

Ainhoak tontakeriarik ez pentsatzeko eskatzen zion.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 100. orr.

-Hasi al zara umeei buruan tontakeriak sartzen?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 139. orr.

Tontakeria bat litzateke.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.

-Hori tontakeria bat da -esan nuen-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 54. orr.

Badakit tontakeria dela galdetzea ere, baina zuk ez zenuen ba ikusiko?  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 94. orr.

Horiek guztiak deus egiteko ez dutenen tontakeriak dira.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

Gu denak beste mende batekoak gara, ez da egia, bi mendetakoak gara, zer tontakeria.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Begiratu zer tontakeriak irakurtzen dituen gure Beppino honek!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.

Nik ez dut tontakeria horietan sinesten, baina argi-efektua atsegin zaidala aitortu behar dut.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

Amorratu egiten naute emakumeen tontakeria horiek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 273. orr.

-Nahikoa da, Mentxu, ez nago tontakerietarako.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 108. orr.

Zuei aspaldi pasatu zitzaizuen estudiante gazteekin tontakerietan ibiltzeko sasoia.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 21. orr.

-Tontakeriarik ez gero, e!  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 37. orr.

-Tira, tira, tontakeriak -moztu zion oraingoan don Evaristok.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tontakeria asko (3); tontakeria bat da (3); tontakeria dela (7); tontakeria hutsa (4); tontakeria izan (3)

tontakeriak esaten (5)

ez esan tontakeriarik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus