Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tokatu, toka(tu), tokatzen (orobat tokau g.er.) 1 da ad egokitu, egon.

Niri tokatu zaidak, baina edonor izan zitekeen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 92. orr.

Aurten niri tokatu zait, baina hurrengoan beste bati toka dakioke.  Berria - Kirola   2004-03-26

Norbaitek ordaindu behar, eta berari tokatu omen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 103. orr.

Egun hartan, ordea, bala-bala barreiatutako plater hegalariena tokatzen zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.

Nik, tokatu zitzaidan arte, berdin jokatu nuen, eta, beraz, ez naiz orain ausartarena egiten hasiko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 308. orr.

2 (norbait)

Migel hemen sartu zuten preso eta, kasualitateak zer diren, nire lehen senargaia ere, Pedromari, bertan tokatu, baina sarjentu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 145. orr.

Txiripa hutsa izan zen argazkiarena eta zu han tokatzearena, entzun?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 95. orr.

Hurrena berriz, dakizuna baino gehiago dakizula iruditzen zaion norbait tokatuko zaizu, ibilbide luzeko hitzaspertua botako dizuna.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 50. orr.

Matiasek pentsatu zuen informante txarra tokatu zitzaiola.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 94. orr.

Pozik dago, nonbait, horren ikasle bizkorra tokatu zaiolako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 158. orr.

3 (zerbait)

Guri udare mailatua edo joa tokatzen zitzaigunean, hari ematen genion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.

Objektu kontsumistak, erosketaren fetixeak, gehiegikeriaren kitschak... horixe tokatzen da, ez modenismoaren arte elitista.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 67. orr.

Final hau duela bi urte tokatu balitz, nerbioek jota egongo nintzateke.  Berria - Kirola   2004-03-06

Ostegunean ikastaroa tokatzen zitzaion, berriro ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 188. orr.

Esan nahi da ispiluren bat parean tokatuz gero, hari begiratu beste erremediorik ez dagoela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 39. orr.

2001 honetako Santa Ageda bezpera, domekan tokatu zen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 164. orr.

Egun ona tokatzen zenean, dena inolako arazorik gabe joaten zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.

Aldian behin geldialdia tokatzen da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 40. orr.

Gaur ere guardia tokatu al zaik? -egin zion ongi etorria Xerealek.     «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Patua alde tokatu zitzaien, besterik ez.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.

Neskak ez dauka nora joanik, eta nekatuta dago historia honetan tokatu zaion paperarekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 30. orr.

Istiluz eta liskarrez beterikoa zen Frantziskori bizitzea tokatu zitzaion garaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.

Isilik iraun zuten, harik eta, tokatzen ziren orduak astiro esan eta gorespenak bukatu ostean, santuak kantatzeko baimena eman zien arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Azken jardunaldian zer tokatzen den ez begiratzea hobe!  Berria - Kirola   2006-02-05

4 (osagarri zuzena -tzea atzizkiaz)

Orain bizitzea tokatzen zaik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.

Betiko esanaren jabe gelditzen denari lotsa pasatzea tokatzen zaio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Neron izatea tokatuko zaiguk eta baita Marilyn Monroe izatea ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.

Niri tokatu zait Foruzaingoaren ziegan bakarrik egotea, eta ez da batere atsegina.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 119. orr.

Eta guri tokatzen zaiguk (eta hiri ere tokatuko zaik, beraz!) izkribu horiek guztiak bolondres analfabetoei irakurtzea eta azaltzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Ezin zela orduan kaleratu, entsalada prestatzea tokatzen zitzaiola-eta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 111. orr.

Tiroak galaraztea izan zen gerra denboran egitea tokatu zitzaion gauzarik heroikoena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.

Orain, besoak zabalduta uretan gelditzea tokatzen zaio, eguzkirantz aurpegia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 240. orr.

Gidarena egitea tokatzen da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 73. orr.

Handik egun batzuetara, Gabinekin bakarka tokatu zen batean, ispiluko behaketez mintzatu zitzaion Hauster.     «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.

Atzo Frantziari tokatu zitzaion etxerako bidea hartzea, Greziaren kontrako partida 0-1 galdu ondoren.  Berria - Kirola   2004-06-26

5 (sari bat edo kideko bat)

Pozik nago, saria tokatu izan balitzait bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Orduan, bidaia tokatzen bazaizu, haren ordaina dirutan emateko eskatuko diozu gerenteari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 348. orr.

Dublinera bidaia bat tokatu zitzaion Eroskin, aurrez egindako bidaia baten promozio zozketan berak jakin gabe parte hartu zuelako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 111. orr.

Aldamenetik igarotzen ziren autoek aireratzen zituzten boleto zatiez ohartuta, beste bi erosiko nizkiola esan nion, baina ez tokatuko zen beldurrez, bakeagatik baizik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 15. orr.

Terrorista haiek guri beste bonba bat jartzea loteria bi aldiz tokatzea bezain zaila zela esaten zigun maiz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 35. orr.

Eta frantziarrek badakite loteria gutxitan tokatzen dela.  Berria - Kirola   2004-06-15

Alferra, zuhurra, loteria tokatutakoa... asko dute gaitzizenek jolasetik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus