Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tokata iz adkor tokadiskoa.
Tokatan biniloa jarrita, aspaldiko abesti zaharrak entzuten zituen bitartean [...]. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 55. orr.
Zazpiak eta hogei ziren Patakik, jaiki, pastazko betaurrekoak soineratu, tokatara zuzendu eta kantu bat jarri zuenean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.
Tokatan salsa musika jarri eta pozik. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 26. orr.
Inguruotan inork ez zuen tramankulua geneukan, tokata zahar bat, Extremaduratik ekarria. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 160. orr.