Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toalla (orobat toaila eta toaja g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian toalla agertzen da) 1 iz xukadera, eskuoihala.

Hurrengoetan egunero elkartu ginen hondartzan, eta toallak elkarren ondoan ipini.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 23. orr.

Karmele eta Sara belarditxora irten ziren, toalla bana harturik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 179. orr.

Matilderen alaba irten zen orduan bainugelatik, toalla eskuan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 40. orr.

Toalla gerrian, parez pare ireki zituen logelako leihoak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 92. orr.

Tennis Clubeko saunan, toalla zurietan bilduta eta izerdia kopetatik behera ibaika zeriela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 58. orr.

Kristina kanpora atera zen, toalla berde argi bat soinera bildua zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

Toalla garbiak bainugelan, ondo.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 10. orr.

Erabilera bakarreko paperezko toailak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 44. orr.

Atsedenaldiko une horiek lepoaldean toallaz puztutako txabusina jantzita pasa zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 154. orr.

Esku odoldua toallan bildu zuen odoljarioa gelditu nahian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 62. orr.

Dutxatik atera eta toalla txuri bat hartzen dut bere gakotik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Toallak eskegitzeko kakoren bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 166. orr.

"Toallak ekarri behar genituen gainetik jartzeko", esan du batek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 101. orr.

Nik bokadilloak eta ardoa jarri nituen hondar gainean zabaldutako toallan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.

Antzerki ikuskizunetako teloia irekitzen deneko musikaren lehen bi konpasak jorik, toalla askatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gure bistatik desagertu baino lehen, atzealdeko leihora zutiturik Marilin zakurtxo toaila-puskatzailea ikusi ahal izan genuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

toaila hartu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus