Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tixerta (orobat T-shirt, tee-shirt g.er., tiserta eta tixirt) iz elastikoa.

Tiserta xuria eta 'jean's' pare zahar bat zituen soinean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 239. orr.

Xacobeoko T-shirt horitu bat darama soinean, eta galtza motzak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 43. orr.

Segitzen dut ospitalertsa aterperaino, erosi diot tee-shirt xuria, Villafranca del Bierzorainoko bidea papoan ibiliko naizela, nahi badut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 149. orr.

Mikelek ideogramez apaindu tiserta koloretsu bat eskaini zion Ninari.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 139. orr.

Ez pentsa kontratu leonino bat dela sinatu beharreko hori, ez da eskatzen zeremonian presoen euskal herriratzea edo antzeko balentriak aldarrikatuz tixertarik ez janztea.  Berria - Kultura   2004-10-02

Gehienek tiserta eta xort txiki bat zuten soinean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

"Doala halaber lau haizetara" tixirtean idatzia zeraman bati garagardo erraldoia manatu nion.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 30. orr.

Émile galtza motz eta T-shirt zuritan atera zitzaien erdi lo: [...].  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 113. orr.

Begiratu zuelarik, ikusi zuen bere adineko neska bat, "coca-cola" tiserta zikin luze bat gona gisa, nini biluzi bat altxoan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 162. orr.

Eginaraziak zituzten 2600 T-shirt atorra berezietarik 2500 saldu dituzte, jendearen sustengu ederra bilduz hor.  Herria   2004-09-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus