Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erizain tituluduna zen Wilmarth andereñoa, miragarriro trebea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.
Horra tallur tituluduna naizela, beste edozertara debekatua. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 67. orr.
Orain, kalekume tituludunen batek, funtzionario espainol euskaltzaleren batek, interpretatuko du gure bihotzeko mapa, eta guk ixildu egin beharko dugu ezinbestean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 99. orr.
-Batek zekin gazte tituludun bat ez ote den Arteaga anderearen tokian sartuko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 164. orr.
Jaun hark, tituluduna eta lur askoren jabea zenak, esposatu egin nahi zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.
Errege Antzokiko palkora kotxez joaten zen emakume tituludun batez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.
Slightly lady tituludun batekin ezkondu zen, eta lord bihurtu. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 214. orr.
BTS tituluduna izatea kondularitzan. Herria 2003-07-17
EHUn ez dira sartzen unibertsitate honetako hautaprobak gainditu dituztenak bakarrik, kanpotik ere etor baitaiteke jendea: 25 urteko azterketa egiten dutenak, atzerritarrak, tituludunak, LBHtik datozenak, beste erkidego edo unibertsitate batzuetatik datozenak, etab. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.
Horrek esan nahi du Espainiako unibertsitateko tituludunak %57 gehiago irabazten duela, esate baterako, batxilergoko titulua duen batek baino. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 26. orr.
Deialdia Goi Mailako Tituludunentzat da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago. Berria - Euskal Herria 2004-10-09
Musikaren Historia eta Zientzietan Salamancako Unibertsitatean lizentziatua da Etxeberria, baita Pedagogia Musikaleko Goi Mailako irakasle tituluduna ere, Salamancako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Berria - Kultura 2004-07-02
Zein da horretan tituluduna? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.