Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tisi (orobat tisis g.er.) 1 iz hetika, tuberkulosia.

Masturbazioari buruz, direnak eta ez direnak esaten zuten; [...], hil zintezkeela, bizkarrezur muina biguntzen zela, edo tisia edo eskrofula sortzen zela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Jakina ez zela inor arrimatu haren etxera, tisia harrapatzeko beldur hutsez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.

Katarroa, eztula, pleuritisa, tisisa, odol-botatzea eta beste zenbait.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.

Eta bai, ama tisiak jota hil zuan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.

Bi idazluma, tintaz zikinduak, zimel-zimel, tisiak jotako gaixoaren antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Beti pentsatu izan dut aitonaren arropa eta koltxoia erretzea, eta, bide batez, Putierre delako haren ipurdia, tisiaren kontrako exorzismo modu bat zela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 291. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Tisi-kasu batzuk kenduta, ezer ez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus