Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tirokada (11 agerraldi, 1 liburu eta 9 artikulutan) 1 iz ipar tiroaldia. ik tiroketa.
83 ko agorrilaren 7 an, Landesetako Leon-go kanpalekuan, tirokada bat gertatzen da, jandarma eta IK-ko lau kideen artean. Herria 2004-06-10
Tirokada bat hasten da, jandarma bat erortzen da, Filipe eta Lucienne eskapatzen dira. Herria 2004-06-17
Gure biltegi madarikatuen gainean bonbardatzen ari diren hegazkinak entzuten ditugu, bai eta ere frango hurbiletik ari diren tirokadak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.
Azkenean, tirokada batean hilen dute gaixtagina, bainan hila da Marie. Herria 2001-09-13
2 jaurtiketa.
Gauerditan su zirien tirokada besten bukatzeko, ondotik dantzaldiarekin. Herria 2004-07-05