Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Piztia hura heldu zitzaigun jauregirat, zaldi bik tiraturikako orga berezi batean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.
Hiru gurdi azaldu ziren errepidean, zaldi argal, zauri eta gogorrunez beteek tiratuak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.
Tarantas bat, Siberiako zaldi margulek tiraturik, beti joango duk buhame gurdi baten aurretik! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 121. orr.
Ama bat bere semearekin dator bizikletaz tiratutako karro ttiki batean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.
Goiz guziz, sei gizonek tiratu karro batek eramaiten ditu gorputzak hiltegira. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.
Beste batzuk, asto bat lagun, bere karro ttipia ezin tiratuz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.
Tiratzen duelakoa egiten du, baina itxura hutsa da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 316. orr.
Hark, oihuekin batera, belarria tiratzen baitzion, errotik ateratzerainokoan! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.
Norbaitek kateari tiratu zion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 157. orr.
Gizonak bizarrari tiratu zion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 188. orr.
Zein hariri tiratu ez nekien, ostera. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 206. orr.
Gogor tiratzen zion sokari, halatan bere indarrarekin eta olatuarenarekin enborra ahalik gehien erakartzeko lehorrera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.
Mutur libre biei karelaren paretik tiratu behar zitzaien, tramankulua ezkerretara nahiz eskuinetara birarazteko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.
-Goazen berriz gora -esan nion, eta eskutik tiratu nion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 170. orr.
Burutik tiratu eta berak atera ninduen mundura, eta horrela sortu nintzen ni. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 20. orr.
Zaldiari burua jirarazi zion, lepotik indarrez tiratuta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 79. orr.
"Goazen!", agindu zuen gero zaldiei uhaletik tiratuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.
Osabak isiltzeko manatu zion, katetik tiraturik, eta txakurra, halarik ere, ez zen isildu, harik eta osabak lepokotik tinkatu zuen arte. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 418. orr.
Kuleroetatik tiratu nion indarrez, eta hauek urratu egin ziren tarratotsez. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 131. orr.
Makinara igo eta palankatik tiratu zuen eta zama trena abian jarri eta bagoiak eraman zituen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.
Itxuraz, Mayo erori egin zela jakin zutenean, kirol zuzendarien aginduen zain geratu ziren txirrindulariak, tropeletik tiratu edo ez. Berria - Kirola 2004-07-07
Urak kortxoa zenbat igotzen duen, kontrapisuak, behera tiratuz, beste hainbat biraraziko du ardatza, eta ardatzak danborra. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.
Gure zutabea osatua zen, abian zen soka batek tiratuko balu bezala. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 125. orr.
Jo, baina, lehengoan enroilatu nintzenak ere tiratzen dit... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 279. orr.
Baina poesiak asko tiratzen ninduen eta bolada batean poesia batzuk ere idatzi nituen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.
Aitortu behar dut nazkatzen ari naizela liburuen kontuarekin; telebistak, prentsak, mundu mediatikoak tiratzen nau. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 52. orr.
Hire begiek ninditean lehenik tiratu, zohardiak baitziren, nabarrak, itsasoa bezala. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 33. orr.
Gero, haritik tiratuz, zalantza batzuk argitu nahi izan ditut: [...]. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 115. orr.
Hasieran Esperantoak tiratu zuen; gero, erlijioek; eta, azkenik, Alkimiak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 96. orr.
Baina orduan nik tiratu nahi izan nioan mihitik, ene jakinahiaren asetzeko: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 68. orr.
Gero eta harrituago zegoen, asaldura nabarituko zitzaiolako beldurrez, baina Itziarri mihitik tiratzen jarraitu beharrean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.
Amanda Aizpuriete ere hantxe jesarri zen eta, abizenari tiraturik hitz egin nion. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 138. orr.
Tiratu egiten ninduen gertatutakoa telebistan ikusteak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 61. orr.
Dirua (sekula ez da aski ordea) sartzen dute euskararen aldeko ekinetan, euskararen sostenguz ari diren elkarteak legalitatera tiratu nahi balituzte bezala. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 92. orr.
Errabinoak pipa pizten zuen, behin tiratu, eta utzi egiten zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.
Esku ukaldika uzten zituzten kartak mahai gainean, pospolo ontzia igurzten zuten, tiratzen zioten pipari, serio-serio irensten zuten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Horregatik eta zigarroari tiratzen zion moduagatik, begi-bistakoa zen irakurtzen ari zenak interes handia pizten ziola. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 127. orr.
Aitak fariasari tiratzen zion, minbizirik ez balu bezala. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 204. orr.
TWIFek (Nazioarteko Sokatira Federazioa) euskal tiralariek erabat Espainiaren izenean tiratu behar zutela erabaki zuelako. Berria - Kirola 2004-02-18
Ez dute erretxinarik erabiliko, soilik alde batera tiratuko dute eta denbora mugatuko tiraldiak jokatuko dituzte, hiru minutukoak. Berria - Kirola 2006-02-10
Lapurtarrek ez dute tiratu Ipar Euskal Herriko Txapelketaz geroztik. Berria - Kirola 2004-01-09
Berehala tiratu zuen Peiok eta usoa lurrera bota. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 86. orr.
Gehiagokorik gabe pistoletarekin tiratu zion. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 181. orr.
Tiro egiten nien bakoitzean gure aitari tiratzen niola iruditzen zitzaidan. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.
Bazterrei adi zoazte, sasien gibeletik terroristak noiz agertuko, mitraileta eskuan tiratzeko prest. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 17. orr.
Esesleek kotxeari tiratu zioten, eta balek kotxea zeharkatu zuten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.
Gero, haietako lauk, Luxiak gidaturik, tiroa atera zen zuhaitzera tiratu zuten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 119. orr.
Hark prestatu zuen zelata eta armatu zuen balezta eta tiratu zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 53. orr.
Gelditu ninduan eta, abisatu gabe hi, tiroa tiratu zidatean! Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.
Oporretan daude, jolas-tokiak ere izaten dira jendea erakartzeko, étapes sportives, gezi-arkuarekin tiratzea adibidez. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.
Tira ezak Cortesetarantz, Raimundak oraindik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 125. orr.
Ez zaie iruditzen gorputz guztiek erdirantz tiratzen dutenik, lurrekoek eta urezkoek baizik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 91. orr.
Pisu guztiek berez beherantz tiratzen baitute, grabitateari talkarik gehitzen zaionean, abiadura bibidertzen eta oldar hura indartzen da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 413. orr.
Haren betiko begi alaiak, txiki-txiki zituen, eta haren azal tiratuak aguretxo batena ematen zuen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.
Eskuburdinak eskumuturretan sartzen zaizkizu, belaunak mugitzerakoan sortutako tiratuengatik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 163. orr.
Poetikotasunak berarekin du hunkitzea erdietsi nahia, eta halakoa zen testua, bihotz-tiratuetara eta identifikazio nahira emana beste ezeren gainetik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 165. orr.
-Goi-tiratu bat -esan zuen Georgesek. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 255. orr.
Lehenengo ilarakoei paper-bolak tira eta halakoak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 211. orr.
Baina Denverri lepotik tira aurretik, neska aurreraka makurtu eta negarrez hasi zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 35. orr.
-Jesus, tira aurrera, gaurkoz nahikoa diagu! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 148. orr.
Tira albo batetik, bestetik berdindu ari nintzela, ama sartu zen logelan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.
Bi tiro tira. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 57. orr.
Kanoikada bat tirata ere gorpu bat dagoen lekuan, bost edo sei egunez urpean egon ondoren azaleratzen bada, berriz murgilduko da, bere horretan utziz gero. Berria - Euskal Herria 2004-04-06
Hemendik tira eta handik luza moldatutako testua eratxiki nion azpian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.
-Handik tira eta hortik tira, kapa apurtuko genuke. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.
· Baratzearen bueltan jo eta tira jauzika ibiltzen zenean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.
Azkenean, tira eta bultza, lortu zuten esnatzea.· Tira-bidean ongi hartua zeukalarik, jada gatua bigarren aldiz sakatzeko prest zegoenean alegia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 849. orr.
Goizetik arrats, tira-ahala ari izan ginen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 138. orr.
Barnean norbait edo norbaitzuk tira ahala ari dira. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 7. orr.
Kanpoan euria ari zuen tira ahala. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Atzamarrak tira ahala zabaltzen ditu igurtziaren eremua handitzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.
Ikusi nuen elkarri tira ahala musuka ari zirela. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.
Erdilariaren bitartez, baloia eskuratu nuelarik, tira-ahala lasterka abiatu nintzen, aurkako lerroan zuloak egiten saiatuz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.
Gau hura goizaldeko ordu tikietan bukatu nuen, Alde Zaharreko barra amerikar batean, zutik egoteko gauza ez nintzela eta ipurdi estuko ukrainar baten istorio tristeekin tira ahala negarrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Platonengana konfiantza ukan dut, baina hau gaurko people aldizkarietako kazetarien gisa aritu zela iruditzen zait, lumak tira ahala, gizon handien itzalen bila. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 141. orr.
Tira ahala tira lau miliun tona trafikuren marra iragan du portuak 2000 urtean. Herria 2001-01-11
Biltagarbik karkulatua baitu bost urte barne bereizketa hein horretara helduko garela tira ahala tira. Herria 2004-11-11
Eta ni aitzina tematzen, tira eta tira azkenean sakre andana bat ederra bildu nuen burutik beheiti. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.
Eta holaxe jarraituko nuke, hariari tira eta tira, mataza erabat askatzea lortu gabe. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 28. orr.
Eta horra non, ohartu gabean, aitaren zigarro bat harturik, ari nintzela tira eta tira, kea biriken zolaraino igorriz! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 20. orr.
Ur ertzean zeuden besteak sokatik tiraka hasi ziren eta, tira eta tira, hura ez zen inoiz amaitzen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 275. orr.
Tira eta tira ari ziren nire bainujantziaren azken tirantetik. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.
Frantziako Justiziak haritik tira eta tira segitzen du Cofidis taldearen auzian. Berria - Kirola 2004-01-24
· Manuk tira eta tira egiten zion aititari eskutik, lehenbailehen alde egin zezaten handik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 86. orr.
· Eta ezin atera, tira eta tira eta tira. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 41. orr.
Tira-nagiak eginez egon zen lehendabizi, eta gero, Rozinante zegoen lekura joan zen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 95. orr.
atzera tiratu (3); belarritik tiratu (3); besotik tiratu (3); goitik tiratu (4); goitik tiratu baliote (3); mihitik tiratu (3)
tiratzeko aukera (3); tiratzeko prest (3)
ongi tiratzen (4)
tira ahala ari (3); tira ahala musuka (3); tira ahala tira (3)
tira eta tira (23)