Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tirania 1 iz aginpide zapaltzailea, indarraren gehiegikeriazko erabilera.

Askatasun itxura ematen duten zenbait gobernutan, tirania ezkutuan dago, edo legegilearen edozein zirrikitutatik sartzen da ustekabean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 65. orr.

Ezjakintasunak eta tiraniak bakarrik nahas ditzakete hitz eta ideiarik argienak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

Ez al da beti tirania boterearen arma bat izan?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 167. orr.

Ttiraniak puztu egiten baititu bertutearen kapapean estaltzen diren bizioak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 92. orr.

Zanpatu egingo zuen hori -tirania, jauntxokeria deitzen zion berak- egin nahi ez duena eginaraztea inori, mintzatzeko eskubidea etetea inori.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 181. orr.

Feminismo sanoa, ez paper zapaltzailea gizonezkoei kendu eta mendekuz emakumeei eman nahi dien kaka zahar hori, tontakeriak, tontakeriak besterik ez, tirania batek ez du beste bat justifikatzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 57. orr.

Kaosaren irrazionaltasuna [...] beti da kaltegarriagoa irrazionaltasuna bera baino, hau ere tirania bada ere.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

Bestela, legeen babespean dauden eta lanaren sari diren aberastasunak tiraniaren janari bihurtzen dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 65. orr.

2 (hitz elkartuetan) ik tiraniko.

Irizpide hauek ez dituzte gogoko izango goikoengandik hartutako tirania-zartadak behekoei emateko eskubidea hartzen dutenek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 35. orr.

Delituen eta zigorren eskala unibertsal bat balego, tirania- eta askatasun-mailak neurtzeko modu frogagarri eta komun bat izango genuke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.

3 irud/hed

Ezkerraren munduan denbora eta energia larregi xahutu dira komunikazioaren talde erraldoiek ezarri duten tirania madarikatzen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

Termodinamikaren tiraniak perpetuum mobile guztiak debekatzen zituen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.

Takigrafiak bere neurrira eratzen duen tirania.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 214. orr.

Nola itzuri errealitatearen esklabotasunari jendetzaren tiranian erori gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 254. orr.

Literatura ospe eta erakundeetatik at bizi nahi dut, libro; orobat merkatauaren tiraniatik.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 52. orr.

Stevie Wonder eta Diana Rossen diskoei dagokienez, oso ondo entzuten dira eta jartzen ditut noizbehinka, CD-aren tiraniatik ihesi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 183. orr.

Arnasa sakon hartu eta imajinazioaren tirania behingoz etetea erabaki zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 49. orr.

Behatz puntetan pizten da matxinada, eta burura ailegatu orduko ez dago nirea den ezer burua ez beste, eta hori izaten da okerrena, buruaren tirania hori.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 65. orr.

Eskala bizkor eta arpegio koloretsuen tirania kontrastetsuak, indarkeria zartatsu batetik lirismo guztiz barne-bildu batera naturaltasun osoz jauzika, irentsiak zituen Saint-Saënsen oroitzapenak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

4 tiranoaren gobernuera.

Platon suminduta zegoen Atenasko herriaren tiraniaren kontra.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.

Panagulis, Grezia tiraniatik libratu gura zuen idealista bat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 182. orr.

Ez ahantz ordea, Tirania dela, Montesquieu-ren arabera, gobernu modurik bortitzena baina bai ere hauskorrena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Gobernu mota bakoitzaren argiak eta itzalak, bai eta desbideraketak, hots, Tirania, Oligarkia eta Demagogia, eztabaidatu ondoan, hiru eredu nagusien batuketaren hautua egiten zuen Zizeronek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 23. orr.

Borrokari lotu zitzaion berriz bere herria Batistaren tiraniatik askatzeko.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.

Gaur egun Francoren tiraniaren aroan baino handiagoa da askatasuna.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 96. orr.

Erromatarrek inperio handia osatu zuten Europa, Asia eta Afrikan; herrien ahultasunak eta agintearen tiraniak eduki zituzten gorputz izugarri haren parte guztiak batuta.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

Gobernu-era despotikoari dagokionez, miraria litzateke gauzek beren zeinua ordezkatzea: tirania eta mesfidantza direnean, mundu guztiak lurperatu egiten du bere dirua; beraz, gauzak ez dira diruaren ordezkari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus