Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tiraldi 1 iz tira egitea, tira egiten den aldia.

Banan-banan erauzten zituen hankak [euliari], tiraldi bakar batez, ileak balira bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.

Eman nion tiraldiarekin, hagina ezik, uste nuen masailezurra ere atera niola.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.

Harry irristaka atera iritsi, tiraldi batez zabaldu eta Hermione eta Buckbeak barrura sartu ziren ziztuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 330. orr.

Uhalari eginiko tiraldi arin batez kendu zion sorbaldatik eskegita zeroan zakutoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 106. orr.

Lucyk Tomen esana bete zuen jeanetako lau poltsikoetara eskuak sartuz eta han zeuzkanak tiraldi batez aterata.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.

Aise ulertzen zen gurdiko zaldiek tiraldi bat indarrez eman eta bi ardatzak nola bereizi zituzten bata bestetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 166. orr.

2 (sokatiran)

Txapelketako tiraldirik borrokatuenetakoak ikusi ahal izan zituzten Altzaga kiroldegira bildu zirenek.  Berria - Kirola   2004-12-19

Nuarbek ez zuen tiraldirik galdu, ez A taldeak eta ez B taldeak.  Berria - Kirola   2004-05-14

Bien arteko lehian, abadiñarrek bi tiraldiak irabazi zituzten, indartsu eta zabu egin gabe tiratuta.  Berria - Kirola   2004-02-08

Bi tiraldien arteko atsedenalditxoan.  Berria - Kirola   2004-02-08

Lehen tiraldian, erdi-erdian egon zen soka 3. minutua bete arte, eta Beti Gaztek 20 zentimetro eraman zuen.  Berria - Kirola   2004-02-08

Aresok nahitaez irabazi behar zuen bigarren tiraldia, eta halaxe egin zuen (5 min eta 51 s).  Berria - Kirola   2004-07-18

Bigarren tiraldia minutu batean eraman zuen B-k.  Berria - Kirola   2004-05-11

Gasteiztarrek lehia polita izan dute Torrekolandarekin, bi eta hiru minutuko tiraldiak eginda.  Berria - Kirola   2004-02-06

600 kiloko tiraldi guztiak irabazi dituzte Euskal Herriko Txapelketan.  Berria - Kirola   2004-01-11

Abadiñok, ordea, soka-kolpea eman zuen laugarren minutuan, eta metro erdia irabazi: gero pixkanaka atzeraka egin zuten tiraldia irabazi arte (6'39'').  Berria - Kirola   2004-02-08

3 jaurtialdia.

Artileriak harresiaren aurkako tiraldiari ekin dio.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 330. orr.

Uste izatea harresiaren aurkako tiraldi bortitz bat nahikoa litzatekeela mairuak almenetatik uxatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 296. orr.

Hartu azala, polbora sartu, tako biribilarekin estutu, gero perdigoiekin bete eta, kartoiarekin itxi ondoren, atzetik pistoi berria ezarrita, tiraldi bakoitzeko aldatu beharra egoten zen pistoia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.

Estalki mehe batek, putzada leun batek, dado-tiraldi isil batek, ez ote gaituen lerrarazi gureak ez ziren bide dibergente bitara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus