Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harryk tira egin zion sokari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 324. orr.
Urik ez genuela erabiliko eta komuneko kateari ez geniola tira egingo erabaki genuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 103. orr.
Makurtu eta tranpolaren zirgiloari tira egin zion, eta tranpola altxatu eta zabaldu egin zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 249. orr.
Erreserbako depositua zabaltzeko ordua denez, palankari tira egiten diot. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.
Bere ezkerreko belarriari heldu eta tira egin zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 114. orr.
Zalgurdi haietako bakoitzari zaldi ikusezin batek tira egiten zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.
Ezkaratzera iritsi baino lehen, gerrikoa askatu eta beherantz tira egiten nien prakei. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 17. orr.
Besotik tira egiten zidan asaldatuta, eta esaten zidan: azkar, Garibaldi. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 233. orr.
-Arre, hezur pila hori! -oihu egin zuen Gusek, bridetatik tira eginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 78. orr.
Orduan, jantzietatik tira egiten ziotela nabaritu zuen atzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.
Makinaren entxufea ez dela atera behar kabletik tira eginez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 40. orr.
Ez egiok tira kanpora irten arte, bestela odolez beteko duk autoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.
Zenbait haritatik egin behar izan diat tira hori horrela zela emateko -irribarre laburra egin zion Imanoli. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 231. orr.
Maistra Jonesek eskutik heldu eta barrura sartu zuen tira eginda. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 331. orr.
Mirarik tira egiten zion. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 116. orr.
Gogoak tira egiten zion. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 24. orr.
«Tira egin dezatela haritik», esan zuen. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Mihitik tira egin beharko zion, itzulinguruka ibili gabe, ea nondik jotzen zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 232. orr.
Neska sikuagorik!, mingainetik tira eta tira eginda ere, ezer gutxi ateratzen dio. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 109. orr.
Oroimenetik tira eginda idazten duzula dirudi... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.
Filmaren urrats guztiek dute, agerian, sormenetik tira egiteko zuzendariaren nahi eta borondate hori. Berria - Kultura 2004-12-28
Txikizkako salmentak %1,5 hazi ziren irailean, eta kontsumitzaileen gastuak ekonomiatik tira egiteko indartsu jarraitzen duela erakutsi zuen. Berria - Ekonomia 2004-11-11
Dejadetara korrika abiatzerakoan ez ote zion muskuluak tira egingo zen Ruizen beste zalantza, baina proba egin zuten eta ez zuen oinazerik izan. Berria - Kirola 2004-04-07
Pipa ateratzen du lan-jantziko poltsikotik, estalkia ireki, tabakoa ontzixkan sakatu, eta tira egiten dio isiotu gabe. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 158. orr.
Zigarroari tira egitean ohartu da aspaldi margotu barik dauzkala azkazalak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 42. orr.
Gogor tira eginda, ezpata distiratsua atera zuen basiliskoaren aho-sabaitik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.
Fraideak, arian ezarian, indarka tira egiten du liburutik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 129. orr.
Indarrez tira eginda gorbata beltza kendu eta poltsikoan sartu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.
Soka bukatzen zenean, tira egiten zuen poliki-poliki gora. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.
ateari tira (5); ateari tira egin (3); atzera tira (5); atzera tira eginez (3); behera tira (3); belarritik tira (4); belarritik tira egin (3); beregana tira (3); besotik tira (6); besotik tira egin (4)
ekonomiatik tira (4); eskutik tira (6); gogor tira (7); gogor tira egin (4); haritik tira (4); heldu eta tira (5)
iletik tira (5); iletik tira egin (3); indarrez tira (3); isatsetik tira (5); isatsetik tira egiten (3); kateari tira (3); katetik tira (3)
oinetatik tira (3); orgari tira (3); sokari tira (8); sokatik tira (5)
tira egin (143); tira eginda (12); tira eginez (28); tira egingo (13); tira egitea (6); tira egitean (3); tira egiteko (17); tira egiten (61); tira egitera (3)