Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordurako baziren ehun urte Gutenbergek karaktere higikorretako inprenta asmatu zuenetik, eta tipografia deituriko teknika hura aski aurreratua eta zabaldua zegoen liburuak era nahikoa errazean egiteko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 53. orr.
Gogoan ditut haren koaderno koadrikulatuak, [...] tipografia-ikur bitxiak eta intsektu-letra hura. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.
Letrak eta tipografi zeinuak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 20. orr.
Hizkuntza idatziaren errealitate fisikoa grafiak ematen digu, eta tipografia dugu jolasteko lehen eremua: hizkien neurriak, koloreak, formak, tokiak... publizitateak ondotxo dakien moduan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 15. orr.
Bestelako tipografiaz idatzita daude ipuin horiek, eta atal bakoitzaren hasieran kokatuak. Berria - Kultura 2004-10-23
Gogoko ditut hareazko erlojuak, mapak, XVIII. mendeko tipografia, etimologiak, kafearen zaporea eta Stevensonen prosa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 187. orr.
Iragarkia probintziako administrazioaren tipografian inprimatu zutela jakin zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.