Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mentxuk sortutako beirazko tilinak soilik entzuten ziren gelan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 14. orr.
Tilin hori taldean sortzen dela edo taldeak pizten duela iruditzen zait, baina, horretarako, talde bakoitzarentzako zerbait ezberdina eta berezia sortu behar da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 413. orr.
Esteban taxistak bota duen esaldiak, "Leon Martyk autoa bota dik berriro tren azpira" delakoak, edo zehatzago zortzi hitz horietan dagoen "berriro" horren tilinak piztu digun gertaeraren oroitzapena uhertzera datozen aparteko aldaketa batzuk daude tarteko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 163. orr.
Gauean ere, esan zidak, soinu horrekin lokartzen naiz ni; logalea eragiten dit tilin soinu horrek. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 35. orr.
· Airean utzi zituen lau bular dilindariak, tilin eta talan, denbora luzez. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 160. orr.
Levine andreak Picasso txikia erosi du eskatuta genion salneurrian -neure burua zoriontzen dut lortu dudalako- eta Fleshsman andre zaharrari Madonna itsusiak tilin egiten dio. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.
Tilin-talana izaten da lehendabiziko esperientzia. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 67. orr.
Bi edalontziekin itzuli zen, izotza tilin-talanka zebilen, "Berari ere ikara egiten diote eskuek?" pentsatu nuen edalontzia hartzen nuen bitartean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 108. orr.