Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tik-tak (orobat tiktak eta tik-tok) 1 erlojuaren edo kidekon hotsaren onomatopeia.

Erloju bat irentsi zuen eta tik-tak egiten dio tripetan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 90. orr.

Kabinako erlojuak tiktak egiten zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Oso ongi jolasten zen, tik-tak, tik-tak, alde batetik bestera, gozamena zen ikuskizuna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.

Uhinak lehen baino askoz ere ozenago aditzen ziren, behe-solairuko ping-pong soinuaren artetik ere, tik-tak, tik-tak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

2 (izen gisa)

Ezin nau harrapatu, tik-tak hori entzun eta alde egiteko astia izaten dudalako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 90. orr.

Beste nonbait ere aditu nuen segundo orratzaren tiktak hori.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 20. orr.

Tik-takaren oihartzuna heldu zitzaion, hain adi jarri baitzen entzuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 185. orr.

Erabaki zuen tik-taka berak egitea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 183. orr.

Erlojuari begiratuz gero, sasoi bateko tik-tak zaratatsuek eta gaurko argitxo distiratsuek erritmo bera daukate.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Krokodiloak besoa jan zion Kako-okerri, eta tripan darama beso hartako erlojua ere, tik-tak etengabean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 13. orr.

Iratzargailuaren engranaje zaharrek beren tik tak tik tak etengabea jarraitzen dute.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 212. orr.

Sukaldearen paretan zintzilik ezarria zen ordulariaren "tik-tok" erregularrak bihotza xixtatzen zion aldi bakoitzean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 61. orr.

3 (izen gisa hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Osaba zahar baten etxeko horma-erlojuko atea ireki eta penduluari eragiten diogun unean atzerako tik-tak zenbaketa bat hasten dugunean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.

Sikiera erlojuaren tik-tak hotsa aditu balitz!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.

Hain emaro hasi zen hurbiltzen, non ez baitzen ezer entzuten, suaren zirtadak eta penduluaren tik-tak hotsa baino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.

Tik-tak hots zakarra ez baitzen gelditzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 176. orr.

Taximetroaren tiktak tiktak hotsa entzuten da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus