Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzeko egurrezko kutxetan bizi ziren gehienek disenteria edo tifusa zuten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 196. orr.
Euli horiek helduz gero tifusa, legenarra, minbizia eta hazteria biltzen ziren. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.
Herri bereko emakume bat tifusak hartu zuen eta azkenetan zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.
Herri bereko emakume bat tifusak hartu zuen eta azkenetan zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.
Ni prest nengokek elefantiasiari, izurri bubonikoari eta tifusari aurre egiteko, zulo honetatik irtetearren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.
Bi alaba [...] tifusa pasatu eta gero hil zitzaizkien. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 13. orr.
Asko eta asko tifusez, disenteriaz edo antzeko gaitzez hil ziren, osasunerako guztiz kaltegarriak ziren leku itxietan pilatuta egon eta gero. Berria - Kultura 2004-03-05
Jende deportatu hura hirugarren xede baterako ere erabili zuten: SSko medikuek hainbat esperimentu egin zituzten eurekin, tifusa, antzutzea, hotzarekiko erresistentzia e.a. ikertzeko. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.
Tuberkulosia, tifus exantematikoa (zorri berdea), sarna, eromena... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 93. orr.
Hango higiene egoera negargarriaren ondorioz, tifus epidemia bat izan zen; milaka espetxeratu hil ziren. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.
Ospitalera iritsi eta denbora gutxira tifus erien salara eraman zutela esan zion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.
Frantses osteek haren herria mendean hartu, eta legen- edo tifus-izurri bat ekarri zuten, ez naiz ondo oroitzen zerena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.
tifusa harrapatu (3)