Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

thailandiar (orobat thailandar g.er.) izlag/iz Thailandiakoa, Thailandiari dagokiona; Thailandiako herritarra.

Thailandiar musika [...] emeki entzuten zen ostatu txiki hartan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.

Biharamunekoa finkatua baitzen, Mikelek erabaki zuen gidak aholkatzen zuen thailandiar jatetxe batetara joatea afaltzera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 229. orr.

Ostatu thailandiar bat ezagutzen dut Broadway eta 82. kalean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 44. orr.

Joyce nire apartamentura etorri zen, arratsaldea film bat ikusiz eta jaki thailandiarra janez igarotzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 341. orr.

Diru ahulenen erorikoak (bath thailandiarra, errupia indonesiarra, ringgit malaysiarra...), izan ere, eskualdeko beste diruen apreziazio erreala esan nahi zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Mundu guztikoak, bat suediarra, beste bat brasildarra, beste bat thailandiarra, beste bat aljeriarra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 322. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus