Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tetraplegia (orobat tetraplejia) iz lau gorputz adarren paralisia.
Humbert tetraplegiak jota zegoen istripu baten ondorioz, eta 2003. urteko irailean hil zen. Berria - Gaiak 2006-01-03
Izen bana ere emana nion gaixo bakoitzari neure golkoan, eta haien istorio iraganak (gris eta tristeak guztiak) eta etorkizunerako izan zezazketen itxaropenak (tetraplejia, afasia, higimen-desoreka...) irudikatuz arintzen nituen ordu luzeak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.