Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru modulazio-mota hauetan desberdina izaten da tetrakordioen antolaketa: modulazio harmonikoak bi tonu ditu tetrakordioan, eta bi diesi edo tonu-laurden (diesia tonuaren laurdena da; beraz, tonuerdi batean bi diesi jarri behar dira); tetrakordio kromatikoak bi tonuerdi ditu elkarren jarraian, eta hirugarren bitartean hiru tonuerdi ditu; tetrakordio diatonikoak bi tonu ditu elkarren jarraian, eta hirugarren tonuerdiarekin bukaera ematen zaio tetrakordioari. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Tetrakordioak bost dira: lehenengoa baxuena da, grekoek hypaton deitzen dutena; bigarrena tartekoa da, eta meson esaten zaio; hirugarrena konjuntua da, eta synhemmenon deitzen zaio; laugarrena disjuntua da, eta diezeugmmenon deitzen da; bosgarrena denetan altuena da, eta grezieraz hyperbolaeon esaten zaio. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.
Tonu, tonuerdi eta tetrakordioen bitarteen arabera banatu eta jarri ditu naturak ahotsarentzako mugak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Horren luzeran erreten batzuk jartzen dira: organoa tetrakordoa baldin bada, lau; hexakordoa bada, sei; oktokordoa bada, zortzi. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4910. orr.