Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez Jackie ez Marilyn ez dituk gaizoak, hi haiz bai, egiazko tetelea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.
Jakizu nik holako tetele nahasiak jestu gutiz despeitzen ditudala! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.
Iduritzen zaizu gure gizonak teteleak direla eta gure emazteek ez dutela zure ohearen egiteko baizik balio. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.
Gertakizunak bere hartan onartu beste biderik ikusten ez zuen tetele bat iruditzen zitzaion Norari bere aita, kalesa hartan atzera eta aurrera, eta arto-hostoz otarrea edo kapela egin beste iniziatibarik gabeko tetele nahi zuen aitak alaba bere ondoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 52. orr.
-Baina erasoa jo aurretik hara non desagertu egin den, eta hi, tetele hori, esku hutsik utzi hau. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 271. orr.
Zu bai tetela. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 18. orr.
-Isil hadi, tetele, arrunt mozkorra haiz! Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 10. orr.
Txotxongilo triste honek, gizajo tetelo babesgabe honek, Antjek dena esatea nahi nuen: zertarako gauden munduan, elkar maitatzea ez al den zilegi. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 44. orr.
Hori erran orduko, urriki bezala nuen, ene galdeak bazukeela tetele aire bat edo nik dakita zer. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.