Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

terrorista (orobat terrorixta g.er. eta terrorizta g.er.) 1 iz terrorismoa praktikatzen duen pertsona.

Lau terrorista -hiru gizon eta emakume bat- etxe aurrean bertan harrapatu zituzten, lehergailuz, erloju-bonbaz eta errebolberrez armaturik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.

Historia-liburuetan ageri da Eustakio Mendizabal, ekintzaile, politiko, gerrillari edo terrorista gisa, norberaren gustu eta kolorearen arabera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 97. orr.

Beraz, Euskal Herriaren independentzia defenditzen eta aldarrikatzen dutenak denak dira terrorista, baita bortxakeria erabiltzen ez dutenak ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 27. orr.

Itxia eta atzerakoia da, primitiboa, probintzianoa, agrafoa, karlista edo nazionalista, arrazista, terrorista askotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 304. orr.

Terrorista bat naiz eta Camaron gustatzen zait.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 115. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Herenegun atxilotu zuten ustezko terrorista gela erdian dago, aulki deseroso batean eserita, eskuak eta hankak lotuta.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 11. orr.

Terrorista berdetzat jo gintuzten; ekologistak ez ginela azpimarratu zuten...  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 60. orr.

Hans Lauer terrorista alemaniarraren andrea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 159. orr.

Islamiar terrorista bati agenda bat atzeman zioten eta bertan euskal preso «ezinago arriskutsu» biren izenak zeuden.  Berria - Kultura   2004-10-30

AEB, Israel eta Mendebaldeko gizartearen idealak suntsitu nahi dituzten terrorista islamista fanatiko gisa erretratatu baititu.  Berria - Kultura   2004-04-13

Terrorista bonba-jaurtitzaile ezaguna izanik, azken bi egunetan isileko poliziakoek orpoz orpo jarraitzen zioten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

Borges terrorista birtual bat da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez zen negozio txarra terrorista lanetan hasi berri batentzat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 155. orr.

Terrorista-habia dela Euskal Unibertsitatea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 160. orr.

Gaueko hirurak eta bostak arteko Ertzaintzaren kontrol goxo bat, Euskal Herri sakoneko terrorista-harrobiren baten bihotzeko bihurguneren batean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

4 Frantziar Iraultzan, Robesbierreren erorikoaren ondoan, haren laguntzaile eta aldekoei eman zitzaien izena.

Orduz geroztik, Iraultzari eratxiki zaizkion frantses jatorriko "terrore", "terrorismo", "terrorista" eta beste izen guztiek adierazpen berezia daramate: ezen, Menditarrak deitu iraultzaileak ohartu zirelarik ez zituztela haien ideiak onartzen ez herritarrek, ez auzo herriek, ideien bataila gal beldurrez, izitu ziren eta etsaiak bilatzen eta ehizatzen hasi, bazter guztietan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.

• 5 izond terrorismoarena, terrorismoari dagokiona. ik terrorismo 3.

Bi egun geroago -ostegunean- ekintza terrorista gogorra egin behar zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

Eraso terroristaren mehatxupean bizi diren alderdietako hainbat kide ere hantxe zeuden, manifestazioan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Europako kanpaina terrorista odoltsu eta luzeena amaitu da.  Berria - Harian   2005-07-30

Delitu terroristengatik zigortutako presoak ez dira legean sartu.  Berria - Mundua   2004-08-12

Etikoki onartezina da hori, berriztagarriek ez dute hondakinik sortzen, ez dakarte arrisku terroristarik eta ez dago ugaltzeko arriskurik.  Berria - Mundua   2006-03-25

Ez dezaten Hamasekoek beren ukaldi terrorista hetarik egin gehiago.  Herria   2005-02-27

Jarduera terrorista amaitu dela.  Berria - Harian   2006-03-25

Nazioarteko sare terrorista bat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 156. orr.

Bortizkeria terrorista buka dadin Elkarri-k duen azken helburuekin ados gaude, baina ez gatoz bat hori lortzeko erabiltzen dituen bideekin.  Berria - Harian   2005-12-08

Al Kaedan oinarritutako 'talde terrorista bat' sortzea leporatuta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Erakunde "terrorista bateko zati direlakoan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 8. orr.

15.300 lehergailu, 36.000 tiroketa, 30.000 epaiketa terrorista.  Berria - Harian   2005-07-30

Mehatxu terrorista ere badu [Paris-Dakarrreko] Sari Nagusiak, eta segurtasun neurri bereziak prestatu dituzte.  Berria - Kirola   2004-04-03

Ideologia terrorista zabaltzea errazteko informazio egitura.  Berria - Harian   2005-10-20

Atxilotu dituztenen artean badirudi komando terrorista baten zenbait partaide daudela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.

Seme terrorista baten ama izatea egiazki barnetik pairatzen zuen Edmeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 264. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atentatu terrorista (6); delitu terrorista (4)

ekinbide terrorista (3); ekintza terrorista (19); erakunde terrorista (29); eraso terrorista (11); estatu terrorista (3); hamas erakunde terrorista (3); hans lauer terrorista (3)

indarkeria terrorista (3); jarduera terrorista (7); mehatxu terrorista (13)

talde terrorista (34)

terrorista bakarra (3); terrorista bihurtu (3); terrorista deitzen (6); terrorista gisa (8); terrorista guztiak (4); terrorista izan (8); terrorista izan zela (3); terrorista izatea (3)

ustezko terrorista (7)

atentatu terroristak (3); banda terroristak (3)

ekintza terroristak (34); ekintza terroristak egin (3); ekintza terroristak egiteko (3); ekintza terroristak egiten (3); ekintza terroristak izan (3); erakunde terroristak (7); eraso terroristak (8); helburu terroristak (5); helburu terroristak dituen (4)

mehatxu terroristak (12); mehatxu terroristak egitea (4)

talde terroristak (9)

terroristak babesten (3); terroristak izan (6)

ustez ekintza terroristak (3); ustezko terroristak (7)

banda terroristako (3); erakunde terroristako (5); erakunde terroristako kide (3); talde terroristako (10); talde terroristako kide (7)

azken talde terroristaren (3); erakunde terroristaren (6); jarduera terroristaren (4); mehatxu terroristaren (4); panfleto terroristaren (3); talde terroristaren (11); ustezko panfleto terroristaren (3)

erakunde terroristari laguntzea (3); etaren estrategia terroristari (3); talde terroristari (7)

terroristarik bilatuena (3)

atentatu terroristatzat jo (3); erakunde terroristatzat (3); terroristatzat jo (13)

talde terroristei (3); terroristei aurre egiteko (5)

erakunde terroristekin (4); terroristekin hitz egiten (4); terroristekin negoziatuko (3)

erakunde terroristen (18); erakunde terroristen zerrendan (7); eraso terroristen (9); talde terroristen (14); talde terroristen zerrendan (5)

terroristen beldur (3); terroristen beldurrez (3); terroristen burua (3); terroristen kontra (3); terroristen ondotik (4); terroristen xantaiari (3); terroristen zerrenda (7); terroristen zerrendan (19); terroristen zerrendan dago (3); terroristen zerrendan sartu (6)

ustezko terroristen (5)

ekintza terroristetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus