Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
FBI-a litzateke bere eskuduntza territorio guztira zabaltzen duen beste erakunde federal baten kasua. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 58. orr.
Ematen zuen hantxe auzoan berbertan, lehenengo izkinan amaitzen zela etxearen territorioa eta munduaren parte segurua. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 42. orr.
Euskara dela euskaldunon territorio libre bakarra, esan zuen poetak, eta egia da. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 167. orr.
Territorio zuri horiek [ospitaletakoak] ez dira memoria mantentzeko leku onak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 150. orr.
Orduan nire energia gerrari guztia bildu nuen, inbasorea nire gorputzaren territoriotik bota behar nuelako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 138. orr.
Territorio libreak, gastronomia eremuak, kulturen arteko muga-marrak, horietaz ohartzeko zein leku hoberik Paris baino. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 81. orr.
Littera&musika bildumaren sustatzaile Jose Angel Irigarairen arabera, ez dute orain 20-25 urteko euskal literatur territorioa bere hartan berregiten. Berria - Kultura 2004-11-25
Abereen territorio konportaera honek ezin esan araziko digu, jabegoa besterik gabe naturala denik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 34. orr.
gure territorio (3); territorio libre bakarra (3)