Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

terminologia 1 iz jarduera edo alor jakin bati dagozkion hitz berekien multzoa; hitz horien azterketa.

Sarrera honetan epistemologiari dagozkion kontzeptu, xede, terminologia eta filosofo garrantzizkoenak aurkezten dira. asetasunaren kultura litzateke hori, Galbraith-en terminologia erabiliz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Mugimenduak ezker muturreko teosofisten terminologia hartu zuen, batez ere Alice Baileyren jarraitzaileek.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Lurralde mailan ari diren administrazioek aintzat hartuko dituzte bertako euskalkiak, administrazioko lexiko eta terminologiaren batasuna begiratuz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Terminoez eta terminologiaz irakatsi zidanak liburu honi mesede egin dio zalantzarik gabe.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.

Hemengo terminologia, ordea, Frantziskoren idazkietan beraietan aurkitzen dugu: garbiturik... argiturik... suaz pizturik...  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.

Zentzu absolutuan, terminologia horiek ez dute ezer erran nahi.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Terminologia teknikoa zuzen erabili.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 335. orr.

Hedabideetan askotan erabiltzen den terminologia arrazista.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.

Guk, batzuetan, terminologia marxista erabiliz, "aparatua" deitzen diogu. Terminologia ideologiko ez-zientifikoa Valentzian ez ezik, beste zenbait herrialdetan ere erabiltzen hasi dira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.

Busti eta bustikuntza bezalako hitzak terminologia inpresionistari dagozkio, nolabait esan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Terminologia eguneratuago bati helduz, honela adieraziko genuke ontologia aristoteliko baten muina: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Museko terminologia erabilita, handira jokatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Euskarazko terminologia nola erabili izan den ikus daiteke, filosofiako terminologia barne.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 385. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat terminologi g.er.) ik terminologiko.

Euskararen terminologia datutegia eguneratuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren ardatzetako bat erabilera publikoko terminologia bankua sortzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Rioko Konferentziaren gauzarik azpimarragarriena nazioarteko esparru politikoan kontzeptu eta terminologi mailan izandako eragina izan zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 24. orr.

Euskarazko «itzulpenak» era askotako hutsak dituela dio: terminologia nahiz morfosintaxi arauak «etengabe» bortxatzeaz gain, «komunikazioa inondik inora ez bermatzea» egotzi dio.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Terminologia mota bera erabiltzen da Iraken atzerritarren agintearen kontra borrokatzen direnak madarikatzeko.  Berria - Mundua   2004-04-09

Denbora berriek ekarri zuten terminologia aldaketa hori.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 101. orr.

Terminologia-nahasmendu hauek deitoragarriak dira, jakina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.

Terminologia zalantzak eztabaidatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ukaezina eta ordaingaitza da euskararen aggiornamenduan azken urteotan irakasleria egiten ari den ahalegin gaitza, hezkuntza terminologia finkatzetik hasita.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 55. orr.

Olatzek bere sorbalda keinu barkamen eskezko bat egin eta, nolabait esatearren, marinelen ontzi-terminologia erabilita, nor bere postu eta zereginetara itzuli zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskararen terminologia (3); terminologia bera (3); terminologia erabilita (4); terminologia erabiliz (3); terminologia eta lexikologia (3)

gure terminologian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus