Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

termino (orobat terminu g.er.) 1 iz hitza, bereziki alor jakin batekoa.

Ahaidetasuna adierazteko balio duten terminoak, esaterako, ugariak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 274. orr.

Termino gemaniko hori [...] Ulfilas-ek erabiltzen du probintzia bateko erromatar gobernadorea adierazteko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 275. orr.

Ez dezagun ahaztu etika adierazten duen aretê termino klasikoa bera aristos terminotik datorrela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

"Razional" terminoa erabili dugu, adibidez, "arrazional" hitzaren kaltean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Monizen lanak "psikokirurgia"ren burrunda ekarri zuen (berak sortutako terminoa) mundu osoan zehar.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Alegia, garapen bideko herrialdeak terminoa, herrialde atzeratu terminoaren eufemismoa dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 291. orr.

"Konduktismo", berriz, ez da termino arrunta, teknikoa baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.

Terminoaren gizarte alderdiak ere bere baitan bilduz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 75. orr.

Aurkakotasun batean elkarren aurka diren alderdiek, aldiz, beren bizitza propioa dute harreman antagonikotik aparte, kontraesan logikoan bi terminoak harremanetik kanpo errealitatea duten bezala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Termino-kontraesana zirudien.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 247. orr.

Irakurleak idazlanean aurkituko dituen termino-gakoak txertatuta daude eta horrela irakurleak idazlanaren nondik norakoa igar dezake.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 377. orr.

· Nolabaiteko anbibalentziaren aurrean aurkitzen gara hautaturiko konparazio-terminoetako batean, eta agian, bietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.

Dolabelly Gak doktoreak uste du satisfakzio termino bat zela, adimen lasaitasun maila gorena adierazten zuena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 191. orr.

3 pl adierazmoldea.

Diferentzia beti zemai eta etsaitasun eta elkar-uko terminoetan ulertzen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.

Nazioarteko erosahalmenaren terminoetan: 15-18 dolar bitarte, prezio korronteetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Apreziazioa ez zen hain handia izan yenari buruz [...] baina %50era iritsi zen hala ere, termino errealetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Sormena, hala ere, ezin da gizonezko eta emakumezko terminoetan bereiztu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 90. orr.

Ezagutzen ditugun gizarteek produkzioaren eta kontsumo materialaren hazkundearen terminoetan planteatu badituzte aurrerapenak, [...].  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 88. orr.

Jakinduria elkartrukatzera zabalduago bat, sortzaile eta berritzaileago bat eta gizarte zein ingurumen terminoetan lehiakorrago bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 104. orr.

Horregatik esaten zaio "orainaldi gogoratua", Gerald Edelmanen terminoetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus