Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tenperamentu 1 (orobat tenperamendu g,er.) iz pertsona baten izaera edo aiurria, bere jokaera baldintzatzen duen heinean.

Espirituaren talentuak (ulermena, asmamena, juzgatzeko gaitasuna) edo tenperamentuaren propietateak (erabakimena, intentzioetan tematzea) ontzat har badaitezke ere, ezin dira berez on bezala definitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat; Joachimek zioen bezala: maniako-depresiboa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Horiek nahasten dituen garra itzali eta trankiltasuna eta oreka lortu arte behintzat, beren bihotza apal eta tenperamentuz menderatua geldituz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.

Ugari dira jaiotzetik halako tenperamentuzko jarrera dutenak, eta horrekin betegintza morala ezinezkoa gertatzen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.

2 humoreen araberako izaera.

Grekoek stoicheia deitzen dituzten printzipioetatik ikusten da gorputz guztiak daudela lau elementurekin osatuta: beroa eta ura, lurra eta airea; eta, hain zuzen ere, horiek tenperamentu naturalaren arabera nahastuz azaltzen dira munduan sortuta dauden animalia guztien nolakotasunak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 630. orr.

Banakoaren mailako ez baina espezie mailako gorputz iraunkorrak badiren bezala, lau humoreak edo "tenperamentuak" adibidez, badira unibertsoaren multzoan ere banakoaren mailako iraupena duten gorputz egonkorrak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 194. orr.

Zeren eta harenganik ikasi bainuen, orobat, hainbat arrazoin -Huarte Garazikoak gizon-emaztekien tenperamentuen adierazteko erabili zituenak baino hagitzez ere molde garbiagoan eta gardenagoan, Hipokratesek eta Galenok erabili zituztèn hotzaren eta beroaren, hezearen eta lehorraren teorietarik haratago-, arimaren estalkien desestaltzeko baliatzen zituenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 585. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Honen sustraia inoiz malenkoni tenperamentuan dago, giroan, atsegin ez diren bihotz-hondokotan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus